Zer da hau?
Kaixo guztioi:
Ni, Iñigo Jauregi naiz (munduko tiporik guapoena). Ni, Txindokiko puntan jaio nintzen, izan ere, zikoinak hara eraman ninduen okertuta. Handik jaitsi nintzen eta Ordiziara joatea erabaki nuen. Han, famili batek hartu ninduen eta beraiekin bizitzen jarri nintzen.
Bi urte nituela, konturatu nintzen Supermanen indarra nuela. Kamioi bat altxa nuen Oiangun. Baina ez ditut indar horiek erabiltzen.
Pixkanaka-pixkanaka, handitzen joan nintzen 11 urte egin arte. Adin honetan, oporretatik eskolara itzuli ginenean, klase guztiekin berdin-berdin jarraitu genuen -hau da, aspergarriak izaten jarraitzen zuten- baina bazen klase bat, ez zela hain aspergarria. Informatikako klasea..
Klase honetan, gauza berri batekin ibiltzen hasi ginen. Blog batean ibiltzen erakutsi ziguten. Ni, etxera iristean, familiakoei esan nien blog batean ibiltzen ikasten ari ginela. Aitak, geurea egitea pentsatu zuen eta hori egiten saiatu ginen. Nire arrebak, bere izena jartzeko eskatu zidan eta horregatik du helbide hori. "Irati" bere izena delako eta "j" abizena Jauregi duelako.
Blog honetan, izenak dioen bezala, bihurrikeriei buruz hitz egiten dut batzuetan, baina baita ere kontatzen ditut beste hainbat gauza: txisteak, albisteak, asmakizunak, bideoak ere jartzen ditut, azalpenak... Blog hau batez ere zuek ondo pasatzeko da.
Beno, hemen duzue ni eta nire arrebaren argazki bat:.