Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Konmentuan

Osteguna, 2006ko urriaren 5a

Atala: Txisteak

Bazeiren behin monja batzuk konmentu batekoak, azkenaldian oso pozik zebiltzanak eta madre superiora, harrituta zeon. Gertatzen zana zan, monjen artean mutil bat zegola eta egun baten superiorak esan zien:
-Jarri denak ilaran -denak jarri zien eta- orain, zuen aurretik pasatzen naizenen, zuen izena esan eta gona altxa beharko dezue.
Eta hola lehenengoa
-Sor. Maria -eta gona altxa.
-Sor. Teresa -eta gona altxa.
-Sor. Ines -eta gona altxa eta bitarten mutile nerbioso:
-Ze eingo det oain ze ingo det oain!
-Sor. Kristina -segitzen zuten bestek eta azkenean mutilaren aurrean jarri zan, eta:
-Sor… sor… sorpresa! - eta superiorak hoi ikusi zunen bertan eroi zan.


Guardia zibile

Asteazkena, 2006ko irailaren 20a

Atala: Txisteak

“Guardia zibileko motorista batek, abiadura handian doan auto bat gelditzen du:

GZ: Egunon. Konturatu al zara 180 kilometro orduko abiaduran zindoazela?
MM: Sentitzen dut, baina erabat mozkortuta nago eta ez naiz seinaleetan fijatzen.
GZ: Utziko zenidake zure gida-baimena ikusten?
MM: Ezingo da izan, bi amona harrapatzeagatik kendu zidaten aurreko astean karneta.
GZ: Kotxeko paperak?
MM: Ez da nirea, oraintxe bertan lapurtu dut.
GZ: Begiratu guanteran, agian hor egongo da.
MM: Ezinezkoa, pistola uztean bestela ikusiko nituen.
GZ: Ze pistola?
MM: Onbre, maleteroan daramadan neskatoa hiltzeko erabili dudan pistola.
Guardia zibila, beldurturik, motorrera itzuli eta, irratiaren bidez, laguntza eskatzen du. Segituan, guardia zibileko auto batzuk agertzen dira eta gaizkilea inguratzen dute. Komandantea gidariarengana urbiltzen da:
GZ: Egunon. Zure gida-baimena mesedez?
MM: Ementxe daukazu.
GZ: Kotxearen paperak?
MM: Noski baietz, tori.
GZ: Orain kontu handiz… ireki al dezakezu guantera?
MM: Noski (guantera ireki eta utsik ikusten da).
GZ: Orain ireki iezadazu maleteroa.
MM: Gusto askorekin gainera (Gidariak maleteroa ireki eta nola ez, utsik aurkitzen dute?.
GZ: Barkatu, baina ez dut ezertxo ere ulertzen: Urgentemente etorri gara, esan digutelako, zu mozkorra zeundela, karnetik gabe gidatzen zindoazela, autoa lapurtua eta paperik gabea zela, guanteran pistola bat zenuela, hilotz bat maleteroan…
MM: (Guardia zibila moztuz) Ezaidazu geihago esan!! Seguro nago esan dizutela aiadura haindiegian gidatzen nindoala. Baietz!!”

Txiste hau Irati nire lagunak korreora bidali dit. Txisteren bat baduzue bidali “ijauregi@gmail.com” helbidera.


Mozkorra

Osteguna, 2006ko irailaren 14a

Atala: Txisteak

Denak zeuden diskoteka baten dantzatzen eta buiaka:
-Eeee! Ze ondo- bapaten mozkor bat sartzen da erdi mareatuta eta esaten du:
-Ixoo! -eta denak ixildutzen die. Mozkorra aurreaka joaten da eta barra aurrean esaten du:
-Nere eskuinetara daudenak putakumeak direa eta ezkerretara daudenak, hip, tontoak.
eta eskuinean zegoen batek esaten du:
-Aizu! niez naiz putakumea!!
-Ba jarri zaiz ezkerren tontoa!!


Puzlea

Osteguna, 2006ko ekainaren 22a

Atala: Txisteak

Bazegon behin Bilbotar bat eta bere lagunei esaten zion:
-Bua txabal, ez dakizu gaur ze pozik nagoen, nau hain pozik…
-Baino hain pozik zaude?-galdetzen zion lagunak.
-Baietz, baietz
-Zergatik?
-Beida kontau egingo dizut: Orain dala urte bat, puzle bat egiten hasi nintzen eta gaur, bai bai, gaur bukau det puzle hori egiten.
-Ordun zaila izango zan puzlea.
-Zaila? Ikaragari zaila!! Aizu, gainea badakizu zer jartzen zon puzlean?
-Ez
-Nik urte betean bukatu det eta puzlen jartzen zon de tres a cinco años


Xurre

Asteartea, 2006ko ekainaren 13a

Atala: Txisteak

Badakizue Katalanak oso xurrek direla esaten dutela. Ba bazien behin Frantses bat, Aleman bat eta Katalan bat eta ari ziren hizketan ba elizan jasotako dirue bakoitzak nola banatzen zuen. Frantsesak esan zuen:
-Guk lurren marra bat egiten deu eta dirue gora botatzen deu. Ezkerreta erortzen dana, gutzat eta eskubita erortzen dana jangoikontzat.
Gero alemanak:
-Guk, lurren borobil bat egiten deu eta dirue gora botatzen deu. Borobil barruan geratzen dana jangoikoarentzat eta beste guztia guretzat.
Ordun esaten du katalanak:
-Ba guk dirue gora botatzen deu eta jangoikok hartzen duena beretzat, bestea guretzat.


Hortz gabe

Asteartea, 2006ko maiatzaren 30a

Atala: Txisteak

Denak ikastolan daude eta andereñoak galdetzen du:
-Ea Jaimito, esan hortzik gabeko ugaztun bat.
-Nire aitona.


Kopiatu

Ostirala, 2006ko maiatzaren 26a

Atala: Txisteak

Esaten dio egun batean andereñoak Aliziari:
-Zuk ez dakizu ezer, hartu Mikel eredutzat.
-Bai andereño, baina egiten dudanean kopiatzeagatik suspenditzen diazu.


Paretai beida

Osteguna, 2006ko maiatzaren 18a

Atala: Txisteak

Esaten dio egun batean Jaimiton amak Jaimitoi:
- Zer moduz portau zea eskolan.
- Ez naiz mugitu ezertako.
- Ez?
- Ez egun osoa paretai beida egon nahiz ta.


Poliki ikastola

Osteguna, 2006ko maiatzaren 11a

Atala: Txisteak

Jaimito beti berandu iristen da ikastolara eta andereñoak egun batean galdetzen dio:
-Zergatik iristen zara beti berandu?
-Seinale horrengatik, esaten duelako: POLIKI IKASTOLA .


Irakasle asmatzailea

Osteguna, 2006ko maiatzaren 4a

Atala: Txisteak

Denak ikastolan daude eta andereñoak esaten die:
-Ea, orain nire gorputz atal batean fijatuko zarete eta ondoren galdetzen dudanean zertan fijatu zeraten, erantzun eta handitan zer izango zareten esango dizuet.
Minutu bat pasa ondoren:
-Ea Maria, zu zertan fijatu zara?
-Zure ilean.
-Orduan ile apaintzailea izango zara. Eta zu, Ander?
-Zure begietan.
-Orduan optikoa izango zara. Eta zu, Enara?
-Zure hortzetan.
-Orduan dentista izango zara. Eta gure Pello, zertan?
-Ni badakit zer izango naizen. Esnezalea.