Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Nere aitak bi ditu

Larunbata, 2008ko irailaren 27a

Atala: Txisteak

Bazen behin Jaimito ikastolan eta halako batean irakasleak galdetu zien ikasleei:

- Nork esango dit zer den kotxe bat?

- Nik, nik, nik -esan zuen Jaimitok.

- Ea Jaimito esan ezazu.

- Ba kotxe bat da garraiobide bat alde batetik bestera joateko balio duena. Nere aitak bi ditu. Audi bat astean zehar lanera etab. joateko eta bestea, Mercedes bat asteburuetan erabiltzeko.

Eta irakaslea bitartean pentsatzen “bai kabroia mutikoa”.

- Eta nork esango dit zer den etxe bat? -galdetu zuen berriz ere irakasleak.

- Nik, nik, nik -berriz ere Jaimito.

- Ea Jaimito esan.

- Ba etxe bat da bizileku bat gizakiak sortu duena gaua estalpean pasa ahal izateko. Nere aitak bi ditu. Bat daukeu hemen, herrin bertan, txalet bat. Eta gero daukeu apartamentu bat Benidorren.

Irakaslea berriz barrurako “ze kabroia mutile, bueno, orain galdera zailtxego bat egingo diot”.

- Eta nork esango dit zer den “pitilin” bat?

- Nik, nik, nik -berriz Jaimito.

- Ea Jaimito.

- Ba “pitilin” bat da gizaki gizonezkoen gorputz organo bat. Nere aitak bi ditu.

- Nola bi dituela? -irakaslea harrituta.

- Bai. Bat txikie pixa egiteko eta beste bat haundie…


Ortopedias Fernandez

Asteazkena, 2008ko irailaren 24a

Atala: Txisteak

Bazen behin neska bat, oso titi txikiak zituena, eta berak haunditu nahi zituen gehiago gustazteko mutilei. Hala ba, joan zen behin corporacion dermoestetika hoitako batea ta dena esplikatu zion medikuai ta honek esan zion:

- Ba beida, badauzkagu inplante hauek… 3000 euro.

- Ez, ez. Hori niretzako garestiegia da.

- Ba… ordun dauzkeu beste inplante batzuk. Izena dute ortopedias Fernandez eta zuk nahi dituzun tamainan jarri ditzakezu. Egokitu egin daitezke.

- A! Bale. Ta zenbat kostatuko zaizkit?

- Hauek merkexegoak dira. 1500 euro.

- Ba ederki. Hoietxek nahi ditut.

- Honela funtzionatze dute. Zuk besoak astintzen dituzunean oiloak bezala, titiak handitu egingo zaizkizu. Eta besoak gorputzaren kontra estutzen badituzu txikitu egingo zaizkizu.

Jarri zizkioten ba inplanteak eta taberna batera joan zen probatzera. Jarri zen barran eta, titiak pixka bat puztu egin zitun. Halako baten, mutil bat beai beida-beida geatu zitzaion. Ordun neska poztu eta titiak pixkabat gehiago puztu zitun. Mutilak beida jarraitzen zuen eta orduan neska berarengana gerturatu eta esan zion:

- Ezagutzen al gara.

Eta berak iztarrak zabalduz eta estutuz esan zion:

- Bai. Ortopedias Fernandez baietz?

******************************

Txiste hau nire irakasle batek, Josuk, kontatu zidan.


Ilehoriak

Astelehena, 2008ko urtarrilaren 28a

Atala: Txisteak

Bazen behin neskato talde bat kalean denak manifestaldi bat egiten. Guztiak ilehoriak ziren eta buiaka esaten zuten:

-Ilehoriak, ez gara tuntunak! Ilehoriak, ez gara tuntunak!

Eta halako batean batek:

-”I” bat daukagu!

-Bai!!!!

-”L” bat daukagu!

-Bai!!!!

-”E” bat daukagu!

-Bai!!!!

-Eeeee… Ilehoriak, ez gara tuntunak! Ilehoriak, ez gara tuntunak!


Azpeitikoa

Osteguna, 2007ko abenduaren 6a

Atala: Txisteak

Ba zan behin Azpeitiko neska gazte bat, batxilergoa amaitu ondoren, Madrilera joan zena ingenieritza ikastera. Bertan, lagun bat egin zuen eta lehenengo urtea amaitzean, Azpeitira gonbidatu zuen udan hiru aste pasatzera.
Azpeitikoaren amak, ez zekien ondo gazteleraz eta beraz hitzegiteko zailtasunak izaten zituen. Halako batean, bazkaltzen ari zirela, amak, lasai jateko esan nahi zion, bere etxean egongo balitz bezala eta hauxe esan zion Madrilgo neskari:
-Come, come sin verguenza. Que te crees que estas en tu casa.
Neska erabat harrituta geratu zen.


Herriko tontoen txisteak

Asteartea, 2007ko maiatzaren 22a

Atala: Txisteak

Orain herriko tontoei buruzko hiru txiste kontatu behar dizkizuet. Espero dut gustatzea:

ATEA ZAK!
Behin, herriko tontoa kaletik zioan paseatzen, baina zakila kanpoan zuelarik. Halako batean esaten dio batek:
- Ze ari zara zakila kanpoan daramazula?
- Hagineko mina dut eta.
- Eta horrek zer inporta du?
- Ba jende guztia hasi zait esaten “Atea zak! Atea zak!” eta nik kasu egin diet.

Txiste hau la sexta telebistan ikusi nuen.

TE LA QUEDAS
Hor zioan behin makarra bat bere auto berriarekin. Autoa berria zenez, ea nola ibiltzen zen frogatzen ari zen eta 100km/orduko zioan errepide arrunt batean.
Halako batean, herri txiki batetik pasa zen eta han azaldu zitzaion herriko tontoa. Bere atzetik zioan ea harrapatzen zuen eta makarrak, harrapatu ez zezan, 200km/orduko abiadura hartu zen.
Baina berriz ere herriko tontoa han azaldu zen:
- Eeeee!!!! Polikigo!!!!! Eooo!!!
- Harrapatu egin behar nauela! -esan zuen makarraketa orduan 300km/orduko abiadura hartu zuen.
Baina hortik pixka batera berriz ere herriko tontoa bere atzetik zegoen.
- Eeeeeee! Etxoiteko!!!!!
- Harrapatuko nauela! -eta 400km/orduko abiadura hartu zuen makarrak. Herriko tontoa atzean geratu zen.
Geroago gasolinera batera joan zen gasolina asko gastatu baitzuen ihesaldian. Eta halako batean herriko tontoa agertu zen berriro ere. Berarengana gerturatu, sorbaldan eskuarekin ikutu eta esan zion:
- Te la quedas!

Txiste hau ere la sexta telebistan ikusi nuen.

TIPULAZKO PASTELAK
Joan zen behin herriko tontoa gozotegi batera eta esan zuen:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zion:
- Ez ez ditugu.
Hurrengo egunean, 50 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez ez ditugu -berriz ere gozogileak.
Hurrengo egunean, 100 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez, ez ditugu -esan zuen berriz ere gozogileak.
Baina orduan, tipulazko pastelak asko salduko zirela pentsatu zuen gozogileak eta hurrengo egunerako 1.000 tipulazko pastel egin zituen. Hurrengo egunean, 1.000 tonto etorri ziren eta esan zioten:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zien harro -harro:
- Bai, baditugu.
Eta tontoek esan zioten:
- Txarrak daudela.

Txiste hau Unaiek kontatu dit. Baina ez ahaztu Unanueko pastelak direla munduko goxoenak.


Nere aitak lan egiten du…

Osteguna, 2007ko maiatzaren 10a

Atala: Txisteak

Gaur Meneame web orrialdean nenbilela, txiste on bat aurkitu dut. Txiste hori Makarras blogekoa da eta asko gustatu zaidanez, zuei kontatuko dizuet euskeraz, bertan erderaz baitzegoen.

Nere aitak lan egiten du…

Egun batean, irakasleak galdetzen die ikasleei ea zer lan egiten duten euren gurasoek. Ohiko erantzun gehienen ondoren (albaitari, lorezain, postari, gozogile…) Jaimitok esan zuen:

- Ba nire aitak, gaueko klub gay batean egiten du lan. Dantza eta arropa kentzen du beste batzuen aurrean, slip batekin gelditu arte. Jendeak dirua jartzen dio sliparen goman eta gizonen bat gustatzen bazaio, etxera ekartzen du. Horrek diru asko ematen dio.

Irakaslea harriturik gelditzenb da. Beste ikasleei kanpora irteteko esaten die eta orduan galdetzen dio Jaimitoi:

- Egia al da hori Jaimito?

- Ez. Berez nire aita Errealeko jokalaria da baina lotsa ematen dit hori besteen aurrean kontatzea.

GORA ERREALA!!! Aurten salbatzen geala!!!


Nork esan zuen?

Osteguna, 2007ko martxoaren 15a

Atala: Txisteak

Gaur, paseo bat ematen ari nintzela interneten, blog interesgarri bat aurkitu dut umoreari buruz. Concordia total du izena eta nahiko txiste polit batzuk aurkitu ditut. Ea gustatzen zaizkizuen:

NORK ESANGO ZUEN?

Behera droga guztiak!
(Sotoan daudenak)

Nire andreak fisiko on bat dauka.
(Albert Einsteinek)

Odol gehiago ez isuri!
(Tampax-ek)

Nire seme guztiak abizena ezberdina dute.
(Carlos Ezberdina)

Oso haurtzaro iluna daukat.
(Michael Jackson)

Korapilo bat daukat eztarrian.
(Urkatu batek)

Eroriei altxaraziko diet eta handiei trinkotuko diet.
(Titi-zorroak)

Gizaldia geroz eta gehiago gustatzen zait.
(Kanibal batek)

Erregeak gurasoak dira.
(Felipe printzeak)

Ze kaka pasatzen da gure artetik?
(Ipurmasailak)

Ez dut joateko ordurik ikusten.
(Itsu batek)

Esnea edaten dut, silikona ordea, bota egiten dut.
(Pamela Andersonen semeak)

Nire bizitzako emakume bakarra zara.
(Adamek)

Onak dira ezta? Bueno ba espero dut gustatu izana.
(Iñigo Jauregik)


Zeinek du konkorrik handiena?

Igandea, 2007ko urtarrilaren 21a

Atala: Txisteak

Lehengoan, mendian zeuden Herkules, Edurne zuri eta Notredameko konkorduna.
Halako batean esan zuen Herkulesek:
- Ni, indartsuena naiz!!!!!! Bai!!!
Gero esan zuen Edurne zurik:
- Ba ni, ederrena naiz.
Azkenik esan zuen konkordunak:
- Ba ni, konkordunena naiz.
Baina Edurne zuri ez zegoen erabat seguru eta esan zien besteei:
- Eta esaten duguna egia ez bada? Zu ez bazara indartsuena eta zu konkordunena edota ni ederrena?
Denak elkarri begira geratu ziren. Minutu batzuen ondoren, erabaki zuten Jesusengana joatea. Jesusek etxe bat zuen mendian.
Lehenik, Herkules sartu zen, eta atera zenean:
- Bai!!!! Indartsuena naizela esan dit!!!!!!!
Ondoren, Edurne zuri sartu zen, eta atera zenean:
- Bai! Ederrena naizela esan dit!
Azkenik, Notredameko konkorduna sartu zen, eta atera zenean esan zuen:
- Aizue, nor da Dukesa de Alba


Gasolindegie

Igandea, 2006ko urriaren 29a

Atala: Txisteak

Ba bazeuden Marten extralurtar batzuk, dagoeneko oso haserre zeudenak, gizakiak etengabe koeteak bidaltzen ditugulako espaziora. Egun batean esan zion Marteko erregeak bere langile bati:
-Jaitsi zaiz Lurrera eta esaiezu, koete gehiago botatzen badituzte, inbaditu egingo diegula.
Horrela ba jaitsi zan lurrera eta gasolindegi baten geratu zan. Bera konturatu gabe gasolina botatzekokin hasi zan hitzegiten:
-Esan dit nagusiak, koete gehiago botatzen badituzue, inbaditu egingo dizuegula!
Eta normala dan bezela ez zion erantzuten.
-Esan ditela nagusiak, koete gehiago botatzen badituzue, inbaditu egingo dizuegula!
Eta berrize ez zion erantzuten.
-Baino esan ditela nagusiak,koete gehiago botatzen badituzue, inbaditu egingo dizuegula!
Eta berrize, ez zion erantzuten.
-Beno, nik esan dizut gero egin nahi duzuena.
Horrela berriro Martera joan zen eta han:
-Zer esan dizuete? -esan zuen erregeak.
-Ezer ez. Nik garbi asko esan diet zuk esan didazuna baina ez didate erantzun
-Potrok dituzte gizaki hauek eee!!!
-Potrok ez dakit nolakok dituzten, baino zakile! Lau buelta gorputzei eta gero gainea belarritik zintzilikatzen zuten!


Guardazibile 2

Osteguna, 2006ko urriaren 26a

Atala: Txisteak

“Ikatza baino larru beltzagoa duen Senegaldar bat, Ceutako mugara iritsi da, Judas baino faltsuagoa den Marrakech- en erositako pasaportearekin.
Pasaportean Leonardo Dicaprioren argazkia ageri da.
Fronterako Guardia Zibil bizkorrak bost minutu egiten ditu argazkiari eta Senegaldarrari begira.
Trikornioaren azpian azkurea eginez, mugako bulegoan sartu da kaka eginda kanpoan dagoen afriakarrari itsaroteko esanda.
Eta barruan dagoen sargentuari horrela dio:
-Jauna, zuk hainbeste dakizunez, galdera honi erantzun behar diozu:
Titanik, urperatu edo erre egin zen?”