Skate Parka
Astelehena, 2007ko apirilaren 9a
Atala: Eskakizunak
Gu, Skatearekin (patinetearekin) asko ibiltzen ginen lehen: lasterketak egiten, eskaileratatik salto egiten eta noizbehinka Beasaingo skate parkera joaten ginen. Baina udaltzainek, kaleetan ez zuten uzten ibiltzen eta horregatik, kaleetan patinetearekin ibiltzen ikusten zioten pertsonai patinetea kentzen zioten. Nik hori ulertzen nuen norbaitek mina hartu dezake. Eta hori ume bati gertatzen bazaio ez da ezer gertatzen baina heldu bati gertatzen bazaio, arriskutsua izan daiteke.
Baina hala ere, urtero, frontoian txapelketa bat izaten da. Skate txapelketa. Kirol honetan oso onak diren pertsonak etortzen dira eta patinetean guri ibiltzeko gogoa etortzen zaigu. Ondorioz, berriz ere kalean ibiltzen hasten gara eta udaltzainek patineteak kentzen dizkigute.
Arazo hori kentzeko, udaletxeak skate park bat egitea pentsatu zuen edo behintzat hori esan zidaten. Egunkarian eta guzti agertu omen zen 2006ko abuztuan egin behar zutela, baina nik oraindik ez dut skate parkik ikusten Ordizian.
Horregatik nahi dugu skate parka behingoz egitea Ordizian, ezin bai dugu patinetearekin ibili!!!
|
