Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Ok Go

Osteguna, 2008ko irailaren 25a

Atala: Bihurrikeriak, Bideoak

Azkeneko egunetan youtuben bideoak ikusten aritu naiz eta musika talde xelebre bat aurkitu dut (bueno egia esan nire lehengusina Amaia Jauregik erakutsi zidan bideo hau). Taldearen izena “Ok Go” da eta nire ustez nahiko musika polita egiten du. Baina neri grazia ematen didana ez da hori. Baizik eta dantza nola egiten duten bideoclipean. Tontoarena egiten ari direla ematen du baina ikusten da gauza oso preparatua daukatela.

Begira begira!


Bideo hau grazia emten didalako jarri dut.


Urtxintxa

Osteguna, 2008ko otsailaren 28a

Atala: Albisteak, Bideoak

Urtxintxak animali lasaiak direla pentsatzen dugu denak baina bideo honek erakutsiko digunez ez dira hain lasaiak. Ikusi, ikusi.

Bideo honek grazia egin dit eta horregatik jarri dut. Agian tontakeria bat irudituko zaizue baina nire ustez batzutan tontakeringatik par pixkat bat egitea ez dago gaizki.

Albisteak

Beste albiste bat ere eman behar dizuet. Lehengo igandean, Euskadiko kross txapelketa ospatu zen Amurrion. Ordiziarrak berriz ere han izan ginen eta oso ondo aritu ginen.

Beteranoetan, Karratuk (Lazkaokoa da baino bueno txindokin dago) irabazi egin zuen eta taldeka txindoki atletismo taldeak hirugarren egin zuen. Juniorretan, oso ondo ibili zen Eider Algaba.

Infantil nesketan, oso ondo ibili ziren Maria Acosta, Amaia Garmendia (beasaindarra baino bueno), Harritxu Muxika…

Eta ondoren, gure txanda izan zen. Gurea nahiko lasterketa azkarra izan zen. Nik hirugarren egin nuen eta oso pozik nago. Izan ere, martxoak 9an korrituko dut Euskadiko selekzioarekin Espainiko txapelketan, Zamoran. Iñigo Etxarri hamabigarren geratu zen, Alexander Oiarbidek hamahirugarren eta markel Sanmaniegok hemezortzigarren. Aldi berean oso ondo ibili ziren Markel Hidalgo eta Ander Ribera. Taldeka lehen postuan geratu ginen eta beraz euksdiko txapeldunak gara!!!

Bueno, Espainiko txapelketan zer gertatu den kontatuko dizuet.


Bai gogorra dela amodioa

Igandea, 2007ko otsailaren 18a

Atala: Bideoak

Bideo honetan ikusiko duzue, amodioa ez dela beti erraza izaten. Askotan, sufritzea tokatzen da baino hori ez da ezer gure protagonistarentzat. Izan ere edozer gauza egingo du neskarekin geratzeko. Ikusi! Ikusi!


Ezagutu al nauzue? Gainera, gidoia eta montajea.


Karatea

Asteartea, 2007ko urtarrilaren 16a

Atala: Bideoak

Denok dakigu zer den Karatea ez? Beno, ez dakienari esplikatuko diot.
Karatea uste dut arte marzial bat dela, borroka mota bat. Ekialdean asmatu zen borroka hau Judoa bezala. Baina Judoa, babesteko borroka da eta karatea erasotzeko borroka.
Nik ez nekien ezer honi buruz orain dela egun batzuk arte. Hau dena, nire lagun batek kontatu dit eta oso ondo egiten du gainera Karatea. Zuek ikasi nahi baldin badituzue teknika batzuk ikasi, begira-begira.


Hau oso baliagarria da irakasleekin erabiltzeko, agian beldurtu eta kontrolean bikain bat jartzen dizute.
Wata!


Bideo barregarria

Osteguna, 2006ko apirilaren 27a

Atala: Bideoak

Begira ze barragurea emango dizuen oraingo bideo honek.


Arrazoia nuen ezta?


Lauraren bideoa

Asteazkena, 2006ko apirilaren 26a

Atala: Bideoak

Beida ze orteroak dantzan. Parregure pixkat emango dizue. Entzun letra, etzara damutuko.