Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Aspaldian idatzi gabe

Ostirala, 2008ko maiatzaren 23a

Atala: Azalpena

Gaur esan nahi dudana da nire itzulera datorrela. Orain dela aspalditik nahiko ahul ibili naiz blogarekin, baina gaur urte hauetan egindako lana ikusi dut eta penagarria izango litzatekela hau dena alferrik uztea iruditu zait. Beraz, berriz ere idazten jarraituko dut.


Podcastean irratsaio berria

Asteazkena, 2008ko urtarrilaren 30a

Atala: Azalpena

Gaur podcastean irratsaio berri bat grabatu dut nire arrebarekin batera. Bertan hitzegiten da ea arrrautza nola jan behar den, parpailarekin edo parpailarik gabe. Jakingo duzue zer den parpaila ezta? Ez dakienarentzat, parpaila, erderaz esaten den “puntilla” da. Entzun podcasta eta ondo pasa!!!


Podcast-a

Larunbata, 2007ko maiatzaren 5a

Atala: Azalpena

Aspaldidanik izan dut podcast-a nire blogean, baina gaur arte ezin izan dut erabili. Arazo batzuk neuzkan eta ez zidan grabatzen uzten baina gaur lortu dut nire lehenengo grabazio serioa egitea.

Jendeak esaten du horrelako gauzak egitea oso zaila dela. Nire ustez ez da hain zaila. Laguntza pixka bat eskatuz gero, oso erraza da. Nik, Magicki eskatu nion laguntza eta berak, segituan esan zidan nola egin. Bada web orrialde bat podomatic izenekoa. Bertan erregistratu nintzen eta nire podcast orria sortu nuen. Bertan dagoeneko egin nitzakeen grabazioak baina gauza bat falta zitzaidan blogean irratsaioak azaltzeko: erreproduktorea. Baina hori lortu nuenean listo geratu zen dena. Geroago arazo batzuk izan ditut baino orain irratsaio gehiago egingo ditut.

Mis tetas izena du grabazioak eta entzun nahi baldin baduzue joan zaitezte podcasten orrira.


Diseinu aldaketa

Larunbata, 2007ko martxoaren 31a

Atala: Azalpena

Ez dakit konturatuko zineten baina bloga erabat aldaturik dago. Seguru aski pentsatuko zenuten: “kontxo, beste blog batean sartu naiz” baina ez. Betiko blog interesgarriaren aurrean zaudete, bakarrik, aldaketa nabarmen batzuk egin ditudala.
Hauek dira aldaketa garrantzitsuenak:

  1. Menua, bi toki ezberdinetan dago. Bat goian, izenburuaren azpian eta bestea beheran, idatzi guztien azpian.
  2. Bilaketa egin nahi baduzu, izenburuaren ondoan dagoen leihotxoan egin behar da. Idatzi aurkitu nahi duzuna eta gero “enter” sakatu.
  3. Goiko menuaren azpian, Zer da hau? orriaren laburpentxo bat dago eta horren azpian, gauza berri bat: ASTEKO TXISTEA. Atal honetan, astero txiste bat egongo da. Txiste hori zuek kontatutakoa izan daiteke hau egiten baduzu: ijauregi@gmail.com-era bidali txistea. Horrekin batera bidali zure izena, e-posta eta blog edo web orrialdearen helbidea (baldin badaukazu).
  4. Asteko txistearen azpian argazki ugari daude. Argazki horiek aldatzen joango dira zerbait berria kargatzen duzun bakoitzeko.
  5. Argazkien azpian daude idatzi guztiak. Gauza bat oso garrantzitsua: Zerbait kargatzen duzun bakoitzeko, goiko menua, izenburua, bilaketa, asteko txistea eta argazkiak azalduko zaizkizu. Baina pixka bat beherago joanez gero, idatziak, podcasta, argazkiak, kontaktua edo zuk aurkitu nahi duzuna azalduko zaizu (hau agian jakingo duzue baina jendea ez nahasteko esaten dut, dagoeneko batzuk nahastu bai dira).
Hauek dira aldaketa garrantzitsuenak, baina hala ere beste aldaketa batzuk egin ditut: koloreak, argazkia… Nire ustez lehen baino dotoreago gelditu zait bloga. Baina hau guztia ez zen posible izango nire informatikako irakaslerik gabe, Lini gabe hain zuzen (pelota pixka bat egin beharra dago badakizue).
Aldaketa hau, nire beste lagun batzuk ere egin dute adibidez: Alexanderrek eta Beñatek.


Badator abenduak 28

Asteartea, 2006ko azaroaren 21a

Atala: Azalpena

Gaur oso triste nago. Izan ere lurrikara bat gertatu da Ordizian. Ni bakarrik irten naiz bizirik eta… eeee! Sinistu egin dezue ezta? Entrenatzen ari naiz laster nire egun maiteenetakoa iritsiko delako. Abenduak 28! Inuxente eguna. Egun hontan jakingo duzuenez bromak egiten dira. Horregatik ari naiz entrenatzen eta zuek ere entrenatzen hasi beharko dezue. Bota ideiak iruzkinak hemen eta ez ahaztu, bihurriak izan!


Lortu det dena euskeratzea!

Asteartea, 2006ko urriaren 3a

Atala: Azalpena

Azkenean! Lortu det! Dena euskaratuta daukat! Beno, linik laguntza ikaragarria eman dit, egia esan dena esan dit baino bueno, nik nahi nuen gauzetako bat lortu dut. Blog hau, goitik behera euskeratuta egotea. Hauxe da dana.


Hasiera niretzat

Astelehena, 2006ko martxoaren 13a

Atala: Azalpena

Ni, blog honetan berrie naiz eta bihartik aurrera idazten hasiko naiz. Nagusiak esan didanez albiste batzuk ere emango ditugu hemendik aurrera, nahiz barregarriak nahiz ez barregarriak, baina hori bai, hemen gertukoak.


Tontakeria

Asteazkena, 2006ko otsailaren 1a

Atala: Azalpena

Gauza xelebre bat gertatu zait. Ezin izan dut blog hontan sartu eta horregatik, jarraitzaie maiteok ezin izan dut ezer idatzi. Beste gauza bat ere nahi dut esan, oso eskaintza gutxi bidaltzen dituzue, haber gehiago bidaltzen dituzuen. Besterik gabe, orain hasiko gara berriz ere idazten. Agur.