Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Argia piztu

Asteartea, 2007ko apirilaren 17a

Atala: Asmakizunak

Asmakizun hau oso zaila da. Ea asmatzen duzuen:

Zu, bi pisuko etxe batetara sartzen zara. Etxe horretan, eskailera batzuk daude bigarren pisura igotzeko eta eskaileren ondoan ( lehengo pisuan oraindik) hiru “konmutagailu” daude bigarren pisuko argia pizteko ( 1 konmutagailua, 2 konmutagailua eta 3 konmutagailua). Baina horietako batek bakarrik pizten du argia eta ez dakizu zein den. Hiru horietatik nork pizten duen argi jakin behar duzu baina baldintza hauek kontuan harturik:
1. Aldi bat bakarrik igo zaitezke bigarren pisura.
2. Behetik ez duzu bigarren pisuko argia ikusten ea pizturik edo itzalirik dagoen.

Bueno, hemendik pixka batera inork asmatu ez badu iruzkinetan erantzuna jarriko dut erantzuna.
Zorte on!


Bizitza zoragarria da

Ostirala, 2006ko abenduaren 8a

Atala: Asmakizunak

Lehengoan pelikula bat ikusten egon nintzen, “Bizitza zoragarria da” pelikula. Film hau, Roberto Benignik egin zuen. Oso barregarria da pelikula baina baita tristea aldi berean eta nire ustez oso polita da. Guiodok, protagonistak, izugarrizko esfuerzua egiten du gerran dauden bitartean bere semeak ezer suma ez dezan, gainera hori gutxi izango balitz, konzentrazio kanpo batean daude.
Hori guztia baino lehenago, hotel batean lana egiten zuen eta nik bertan azaltzen diren bi asmakizun kontatu behar dizkizuet. Oso zailak dira biak eta kostatuko zaizue asmatzea.
Hauexek dira:
1- Handiagoa banaiz, gutxigo ikusiko nauzu.
2- Nire izena esaten baduzu, desagertu egingo naiz.
Ez dituzuenez asmatuko hemendik pixkabatera iruzkinetan erantzunak jarriko ditut.


Ezetz asmatu

Osteguna, 2006ko apirilaren 6a

Atala: Asmakizunak

Bi muinoen tartetik, trumoi handi bat entzuten da. Zer da?
(Erantzun ezazue iruzkinetan. Zorionak asmatzen duenari!).