Amona Ines
Larunbata, 2008ko otsailaren 9a
Atala: Amonak kontautako txisteak
Gaur, duela urte bete, nire amona Ines joan egin zen. Bere izen osoa Ines Garmendia Garmendia zen eta munduko txiste kontalaririk onena zen. Beste batean kontatu nizuen bezala, hemen idazten ditudan ia txiste guztiak berak kontatutakoak dira. Bi astez behin edo, nire etxera deitzen zuen eta txiste bat kontatzen zidan nik blogean jar nezan eta asko lagundu zidan, izan ere, txiste hauekin zer idatzi ugari izan dut.
Bihar, Legorretan bazkari bat egin behar dugu bere omenez eta elizara joango gara. Baina nik orain beste omenaldi txiki bat egin behar diot. Eta ez omenaldi tristea. Berari gustatuko litzaikoeen omenaldi alai bat. Berarentzako txiste bat kontatu behar dut:
Lehiaketa
Bazien behin, Lazkaotar bat, Ordiziar bat eta Beasaindar bat. Behin, lehiaketa bat egitea pentsatu zuten eta hontan zatzan lehiaketak: basora sartu beharra zeukaten eta zuhaitz bat bota, gero hartz bat hil eta bukatzeko neska bati 30 orgasmo sortarazi beharra zeuzkaten. Hori azkarren egiten zuenak, garaile.
Horrela ba, joan zen Lazkaotarra basora eta ri-rau ri-rau zuhaitza bota zuen. Gero hartzarengana joan zen eta ri-rau ri-rau hil egin zuen eta azkenik joan zen neskarengana eta 30 oragasmo sortarazi zizkion. Dena 10minututan egin zuen.
Bigarren, joan zen Ordiziarra eta ri-rau ri-rau zuhaiza bota zuen. Gero hartza hil zuen eta neskari 30 orgasmo sortarazi zizkion. Dena 6 minututan egin zuen.
Azkenik joan zen Beasaindarra, sartu zen basora eta ri-rau ri-rau zuhaitza bota zuen. Gero joan zen hartzarengana eta… ordu bat pasa eta oraindik ez zen azaltzen, bi ordu, hiru, lau, bost… azkenean azaldu zen eta esan zuen nekatu itxurarekin:
- Non dago hil beharra dagoen rubia?
********************************************
Beste gauza bat kontatzeko ere aprobetxatu beharra daukat. Nire lagun batek, Mikel Zabalegik, blog berri bat egin du. Blogak, Beti Parre izena du eta humorezko blog bat da. Bertan txisteak, albisteak… kontatu behar ditu eta bertara ere sartzea animatzen zaituztet.
|