Euskadiko txapelketako emaitzak
Osteguna, 2007ko martxoaren 8a
Atala: Albisteak
Pasa den asteko Igandean esan nizuen bezala, Euskadiko txapelketa izan zen. Aurten, kalitate obeko lasterketa izan dugu, izan ere, ni eta nire lagunak joan gara. Jakintza Ikastola, bigarren geratu da taldeko sailkapenean eta Oianguren, lehenengo! Ordizia ezin hobeto, Euskadiko lehenengo!
Hasteko, lasterketa Zornotzan izan zen. Hara iritsi ginenean, euria ari zuen baina gero atertu egin zuen. Lasterketa, gogorra izan arren, oso polita da. Belarretan korri egiten da eta bi aldapa daude. Mutilok, 4.500m korritu genituen eta Asier Intsausti izan zen garaile. Neskek berriz, 2.500m korritu zituzten eta Sara Intsausti izan zen garaile. Lagunen artean, Alexander Oiarbidek egin zuen lehenengo, bigarren nik, hirugarren Xabier Madrazok, laugarren Iñigo Etxarrik, bosgarren Karim Ben Miloudek eta seigarren Beñat Ventureirak.
Lasterketa amaitu ondoren, autobus batek, dutxatzera eraman gintuen Zornotzako kiroldegira eta dutxatu ondoren autobusa hartzera joan ginenean… Bertan ez zegoen autobusik!!! Han egon ginen zer egin pentsatuz eta batzuk auto stop egiten hasi ziren. Denbora bat pasa ondoren etorri zen autobusa eta saria jasotzera joan ginen, izan ere, lehen esan dizuedan bezala, Jakintza ikastolak bigarren egin zuen taldeka.
Amaitzeko esan beharra daukat animatzen zaituztedala korri egitera, oso ondo pasatzen baita krosetan.
|