Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Josetxo Imaz memoriala eta Gaintzako igoera

Igandea, 2008ko irailaren 28a

Atala: Albisteak

Gaur goizean, VIIIgarren Josetxo Imaz memoriala ospatu da Ordizian. Lehenengo, kadeten proba izan da.

Nik parte hartu dut. 1200m korritu behar izan ditugu korrika. Lasterketan, irabazlea Asier Intxausti izan da, bigarren Jon Aranguren Azpeitiarra geratu da eta hirugarren ni geratu naiz. Oso lasterketa polita izan da. Ondoren Alexander Oiarbide, Xabier Lopez, Iñigo Etxarri, Jon Amilibia… geratu dira.

Eta nesketan berriz, ez naiz ondo enteratu baino uste dut Sara Intxausti eta Tolosako neska bat batera iritsi direla.

Ondoren, beste txikien lasterketak izan denak oso lasterketa azkarrak.

Haundien lasterketari buruz ez dakit ezer, izan ere, nire lasterketa amaitu ndoren bizikleta hartu eta Gaintzako 25garren igoerara joan naiz. Karrera hau ere oso polita izan da. Grupo bat sortu da aurrean eta ondoren bat eskapatu egin da eta horrek irabazi du bakar-bakarrik. Gainera, aurten errekora obetu egin du txirrindulari horrek.

Ni, umeen sailkapenean 5garren geratu naiz. Azkenean leher eginda iritsi naiz etxera baina eguna ezin hobeto pasa dut eta errepikatzeko gogoa etorri zait. Izango dut denbora izan ere korrikako denboraldia oraintxe asten da. Informatuko zaituztet.


“Chiki-chiki” eurovisionen

Ostirala, 2008ko maiatzaren 23a

Atala: Albisteak

Aspalditik dabilkigu gai bat bueltaka. Izan ere, bihar Eurovision lehiaketa da eta Espainiar estatua ordezkatzen Rodolfo Chikilicuatre (friki hutsa) doa. Gainera, aurtengo ekitaldian izugarri friki pila doazte parte hartzera: Irlandatik oilo bat, Bosniatik tipo bat benetazko oilo bati abesten…

“Adituek” diotenez, eurovision beste urteetatik hona hondoratzen doa. Ba nire ustez ekitaldi hau beti izan da behe mailako zerbait. Inoiz ez da abesti izugarririk atera ekitaldi honetan. Beti, haseran abestiak arrakasta izaten du baina hortik urte batetara denek ahaztu dute.

Aurten esan dizuedan bezala Chiki-chiki doa Espainiatik eta jendea oso pozik dago. Beste batzuk, ordea, ez daude ados abesti honekin herriaren izena zikintzen baitute. Ni ez nago ados ez batzuekin ezta besteekin ere. Nire ustez, abesti honi ezin zaio abesti ere deitu. Izan ere, abeslariak ez du kantatzen abesti honetan. Ez da oso gusto oneko broma, hori egia da. Baina beste guztiei jakinarazi nahi diet, askoz okerragoak ere izan direla historian zehar eta jendeak ez duela ezer esan. Gainera, eurovisionen ez dira artelanak azaltzen eta batzuetan horrelako friki batzuekin par pixkabat egitea ez dagoela gaizki iruditzen zait.

Honekin guztiarekin irudituko zaizue aurten hasi dela xelebre guzti hauen moda. Ba nik bideo bat aurkitu dut interneten 2003garren urteko abesti barena ta horrekin ikusiko duzue betidanik daudela horrelakoak. Ikusi! Ikusi!



Urtxintxa

Osteguna, 2008ko otsailaren 28a

Atala: Albisteak, Bideoak

Urtxintxak animali lasaiak direla pentsatzen dugu denak baina bideo honek erakutsiko digunez ez dira hain lasaiak. Ikusi, ikusi.

Bideo honek grazia egin dit eta horregatik jarri dut. Agian tontakeria bat irudituko zaizue baina nire ustez batzutan tontakeringatik par pixkat bat egitea ez dago gaizki.

Albisteak

Beste albiste bat ere eman behar dizuet. Lehengo igandean, Euskadiko kross txapelketa ospatu zen Amurrion. Ordiziarrak berriz ere han izan ginen eta oso ondo aritu ginen.

Beteranoetan, Karratuk (Lazkaokoa da baino bueno txindokin dago) irabazi egin zuen eta taldeka txindoki atletismo taldeak hirugarren egin zuen. Juniorretan, oso ondo ibili zen Eider Algaba.

Infantil nesketan, oso ondo ibili ziren Maria Acosta, Amaia Garmendia (beasaindarra baino bueno), Harritxu Muxika…

Eta ondoren, gure txanda izan zen. Gurea nahiko lasterketa azkarra izan zen. Nik hirugarren egin nuen eta oso pozik nago. Izan ere, martxoak 9an korrituko dut Euskadiko selekzioarekin Espainiko txapelketan, Zamoran. Iñigo Etxarri hamabigarren geratu zen, Alexander Oiarbidek hamahirugarren eta markel Sanmaniegok hemezortzigarren. Aldi berean oso ondo ibili ziren Markel Hidalgo eta Ander Ribera. Taldeka lehen postuan geratu ginen eta beraz euksdiko txapeldunak gara!!!

Bueno, Espainiko txapelketan zer gertatu den kontatuko dizuet.


Lasarteko krosean ordiziarrak indartsu

Igandea, 2008ko urtarrilaren 27a

Atala: Albisteak

Gaur goizean, LIII Lasarteko krosa ospatu da eta Ordiziarrak bertara joan gara lasterketa on bat egiteko asmoan. Gainera izugarri ondo pasatu dugu.

Hasteko, kadete mailan, Asier Intxaustik irabazi du eta Aitor Azpilikuetak laugarren egin du. Biek oso lasterketa ona egin dute bukaeraraino dena emanez. Nesketan berriz, Sara Intxaustik irabazi du oso lasterketa ona eginez. Jubenil eta junior mailetan oso ondo ibili dira Eider Aldaba, Enara Cacho, Lierni, Maria eta Maialen. Txindoki atletismo taldea oso indartsu azaldu da.

Ondoren, gure txanda izan da. 2875m korritu behar izan ditugu. Lasterketa nahiko poliki hasi da baina amaieran bizkortu egin da. Nik hirugarren egin dut eta oso pozik nago. Iñigo Etxarrik bostgarren egin du, Mikel Zabalegik zortzigarren eta Alexander Oiarbidek bederatzigarren. Oso ondo ibili dira aldi berean Iker Nieto, Xabier Lopez, Julen Harto… eta taldekako sailkapenean Jakintza Ikastola lehenengo geratu da. Alebin mailan, Oier Calvillok irabazi du eta Adel Ben Miloudek egin du hirugarren. Oso lasterketa polita izan da hauena ere.

Amaitzeko, helduen lasterketan afrikar batek irabazi du. Baina ordiziar bat, Jose Antonio Blanco “Txuri”, lehenengo euskalduna izan da eta hori gutxi balitz, Sergey Lebed ukraniarraren aurretik geratu da lasterketan. Oso ondo ibili dira aldi berean Iker Iztueta eta Ander Biguri.

Hau izan da gaur Lasarten ospatu den lasterketaren laburpena nolabait esanda eta Ordiziarrak oso korrikalari trebeak garela erakutsi dugu.


Abuztuak 15 egun zoragarria!

Osteguna, 2007ko abuztuaren 16a

Atala: Albisteak

Atzo abuztuak 15 izan zen eta esan behar dizuet egun hori biribila dela. Hasteko nire urtebetetzea da (13 urte egin ditut haber zorte txarrik ez dudan). Opari ugari jaso nituen familiko guztien partetik.

Hamaikak laurden gutxietan txirrindua hartu eta Iñigo Etxarrirekin eta Mikel Aiestaranekin Baliarraingo txirrindu lasterketara joan ginen bertako festak baidira. Izugarrizko anbientea zegoen. Lasterketan garaile Asier Intxausti izan zen bere denbora 8 minutu eta sgundu bat. Nik bostgarren egin nuen 10 minutu eta 4 segundotan eta 6€ eman zizkidaten saritzat. Etxarrik zortzigarrenegin zuen eta Mikelek ez dakit baino gustora gelditu zen bere denborarekin.

Arratsaldean zaldi lasterketak ikustera joan ginen. Minutuko isiltasuna egin zuten Nagore Otaño jokceiaren omenez igandean hil baitzen zalditik erortzerakoan. Baino kontu tristeak albora utzita oso ondo pasatu genuela esan beharra daukat. Baino jendea oso haserre jarri zen Balius zaldiarekin. Izan ere, faboritoa zen eta ez zuen irabazi.

Zaldi lasterketetatik irten ginenean afari bat izan genuen familiakoak. Egun zoragarria izan zen.


Azagizona

Asteartea, 2007ko uztailaren 24a

Atala: Albisteak

Jakingo duzuenez, erreala bigarren mailara jaitsi da (hau zorte txarra!) eta hurrengo urtean lehenengo mailara joateko entrenatzaile berri bat ekarri du: Crish Coleman. Nik konfidantza handia daukat entrenatzaile honengan eta oraintxe esango dizuet zergatik.

Coleman da bere abizena eta coleman ingelesez “kulman” ahoskatzen da. “Kul” (ingelesez idatzita cool) aza da eta “man” gizona. Beraz esan dezakegu azagizon bat dela eta horregatik bere alde jarraitu behar dugu eta konfidantza guztia eman behar diogu ordiziarrok ,azken finean, gu ere azagizon eta emakumeak baikara.

Proposamen bat ere badaukat. Zergatik ez dugu “Azagizon peña” osatzen? Ideia bikaina ruditzen zait crish-i laguntza eta lan egiteko gogoa emateko . Beno ea lortzen dugun denok batera erreala zulo hortatik ateratzea.

AUPA ERREALA!!!


Segurtasun uhala

Asteazkena, 2007ko maiatzaren 23a

Atala: Albisteak

Badakizue oso garrantzizkoa dela autoan ibiltzean beti segurtasun uhala eramatea. Gainera, lehengo urteko uztailetik oraindik garrantzitsuagoa, izan ere, puntuen karneta atera dute eta gerrikorik gabe harrapatzen bazaituzte hiru puntu kentzen dizkizute eta hamabi puntuak galdu ezkero, karneta kentzen dizute.

Horregatik, lehen baino garrantzi handiagoa ematen zaio segurtasun uhala jartzeari (nahiz eta nik batzuetan ez jarri, beste askok bezala). Telebista gainera ere saiatzen da hori erakusten eta pertsona batzuk telebistara joan dira guk gerrikoa jartzeko esatera. Begira andre hau. Telebistara joan zen factor-X izeneko programa batera. Programa honetan, abeslariak hautatzen dituzte txapelketa baterako (operacion triunforen antzeko zerbait) eta neska hau bertara joan zen gerrikoa jartzeko abesti batekin, hobeto esanda, bost abesti laburrekin. Ikusi bideo hau:

Eroetxera nire ustez neska honek joan beharko du. Zuen ustez ez?Informazio gehiago nahi baldin baduzue sartu hemen.


Egonaldia Beiren

Osteguna, 2007ko maiatzaren 3a

Atala: Albisteak

Atzo ikastolara joan nintzenean, kriston pereza izan nuen, astelehenetan izaten den pereza horietakoa baino handiagoa. Izan ere, lau egun festa eduki ditugu jarraian eta izugarri ondo pasatu dugu. Oraintxe kontatuko dizuet dena:

Ostiraletik hasi ginen aprobetxatzen zubia. Ikastolara joan ginenean, esan ziguten Lazkaoko festak zirela eta, Herri kirolak egitera joan behar ginen. orretan goiz guztia galdu genuen.

Arratsaldean, maleta guztiak hartu, gurasoei agur esan, autobusa hartu eta Beirerantz abiatu ginen. Beire, Nafarroako herrixka bat da eta krosetara joaten garenak, asteburu bat pasatzen dugu bertan. 8 lagun joan ginen bertara: Unai, bere anaia Josu, Pablo, Iñigo Etxarri, Karim, Alexander, Beñat eta ni. Baina ez ginen gu bakarrik joan. Goiherri osoko korrikalariak joan ginen.

Beireko onena niretzako gaua zen. Monitoreek ez zuten gelatik irteten uzten baina gu hala ere isil-isilik atera eta beste pertsonen geletara joaten saiatzen ginen. Baina horietako bidai batean, irakasleen gelako atea erdi irekita zegoela eta horren atzean norbait zegoela iruditun zitzaigun. Han egon ginen badaezpada ere ateari begira denbora batean ezertxo ere egin gabe. Baina bapatean… beraien gelako atea ireki egin zen!!!

Esan zigutenez, leku batetik bestera korrika harrapatzen zietenei beraiekin lo egitera behartuko zieten eta horregatik korrika ihes egin eta gure gelara joan ginen. Argiak itzali genituen eta lo geundela bezala egiten hasi ginen.

Halako batean, monitore bat sartu zen gelan eta esan zuen:

- Zer gertatzen da hemen?

Inork ez zion erantzun. Baina Beñati begiak irekita zituela ikusi zion eta esan zion:

- Benga jaitsi hortik. Behera lo egitera.

Baina Beñatek buelta eman eta paretari begira geratu zen. Pixka bat itxaron ondoren joan egin zen eta ez ginen gelatik gehiago atera.

Azkenik, Igandea iritsi zen, Beiretik joateko eguna. Baina ez Ordiziara bueltatzeko. Lasterketa bat egitera joateko Zizur Handira baizik. Jendeak esaten zuen ” Jo pe! Orain korri egitera!” baina han ere oso ondo pasatu genuen. Lasterketa polita izan zen eta niretzako oraindik gehiago. Agian ez duzue sinetsiko baia lasterketa irabazi egin nuen. Oso pozik nago, morala ezin altuago daukadalarik. Gainera kopa bat eman zidaten. Beste lagunek ere oso ondo egin zuten. Adibidez: Alexanderrek seigarren eta Iñigo Etxarrik bederatzigarren.

Dena amaitzean, nire familiarekin etxera bueltatu nintzen. Baina ez da bukatu oraindik. Izan ere, iritsi bezain laster autoa hartu eta Donostiara joan ginen Globtrotters saskibaloi taldeari jokatzen ikustera.

Amaitzeko, esan behar dut asteburu honetan ez dela dena ona izan. Asteartean, Ordiziako Barandiaranen plazan jokatzen ari ginela, Alexander irristatu eta lurrean zegoen tornilo batekin belauna ireki zuen. Zortzi puntu eman zizkioten. Eskerrak ez zela oso grabea izan. Bueno, hau izan da asteburua. Orain berriz ikastolan gaude baina nahiko pozik. Segituan amaitu behar dugu eta.

Alexander azkar sendatu!!!


Umorezko telabistato programarik gogokoena

Astelehena, 2007ko apirilaren 30a

Atala: Albisteak

Telebista denok ikusten dugu eta denok pasatzen ditugu orduak berari begira. Baina nik, galdera bat egin nion lehengoan nire buruari. Zer ikusten dugu gehienetan telebistan? Nik, futboleko partiduak, lasterketak, beste kirolak, lehiaketak eta batez ere, umorezko programak ikusten ditut. Eta programa ugari etorri zitzaizkidan orduan burura: Vaya Semanita, Humor Amarillo…
Baina nik, banekien zer ikusten nuen telebistan. Bestela oso azkarra ez nintzen izango. Eta oso kuxkuxeroa naizenez, besteena jakin nahi nuela esan eta kalera irten nintzen inkesta bat egitera.
Inkesta honek, 5 egun iraun ditu. Nahiko luzea izan da inkesta eta erantzun ugari jaso ditut. Inkesta hau, umorezko programa gogokoenari buruzkoa da eta Ordizian hauek dira gogokoenak:

RANKINA

  1. Camera cafe
  2. Padre de familia
  3. Los Simpson eta Wazenmank berdinduta
  4. Caiga quien caiga
  5. Humor Amarillo

Ikusten denez, Ordizian Camera cafe programa dugu gogokoen. Umorezko saio hau telecincon botatzen dute ikusi nahi baduzue. Niri asko gustatzen zait. Orain zuek ikusteko, bideoa jarriko dut. Ikusi eta ondo pasatu.


Baina hau, Ordiziako inkesta izan da. Zuek bozkatu baldin baduzue, idatzi iruzkinetan gogokoen duzuen umorezko saioa.


Kontzertua

Asteazkena, 2007ko martxoaren 21a

Atala: Albisteak

Atzo Barrena Kultur etxean, kontzertu ugari eman ziren. Umeek jotzen zituzten instrumentuak eta abesti ezagun ugari entzun genituen: Nire herriko neskatxa maite, Astoa ikusi nuen, Karibeko piratak… Baina orain garrantzitsuena dator. Nik ere abesti bat jo nuen, Every breath you take. Nik pianoa jo nuen beste sei gitarrekin horien artean Pablo eta Jon nire lagunak. Abestia, Sting eta bere taldeak, Policek, asmatutakoa da. Ikus ezazue bideoa oso ondo jotzen bai dugu. Hasieran lotsati samar geunden eta horregatik jo genuen horrle baina gero konfiantza hartu eta askoz hobeto jo ganuen. Ikusi ikusi!


Zein ondo abesten dudan, operacion triunfora joan beharko dut. A! Egun hauetan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean, kontzertuak egongo dira. Nik berriro datorren astean joko dut beste abesti bat. Joan Ikustera!