Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Josetxo Imaz memoriala eta Gaintzako igoera

Igandea, 2008ko irailaren 28a

Atala: Albisteak

Gaur goizean, VIIIgarren Josetxo Imaz memoriala ospatu da Ordizian. Lehenengo, kadeten proba izan da.

Nik parte hartu dut. 1200m korritu behar izan ditugu korrika. Lasterketan, irabazlea Asier Intxausti izan da, bigarren Jon Aranguren Azpeitiarra geratu da eta hirugarren ni geratu naiz. Oso lasterketa polita izan da. Ondoren Alexander Oiarbide, Xabier Lopez, Iñigo Etxarri, Jon Amilibia… geratu dira.

Eta nesketan berriz, ez naiz ondo enteratu baino uste dut Sara Intxausti eta Tolosako neska bat batera iritsi direla.

Ondoren, beste txikien lasterketak izan denak oso lasterketa azkarrak.

Haundien lasterketari buruz ez dakit ezer, izan ere, nire lasterketa amaitu ndoren bizikleta hartu eta Gaintzako 25garren igoerara joan naiz. Karrera hau ere oso polita izan da. Grupo bat sortu da aurrean eta ondoren bat eskapatu egin da eta horrek irabazi du bakar-bakarrik. Gainera, aurten errekora obetu egin du txirrindulari horrek.

Ni, umeen sailkapenean 5garren geratu naiz. Azkenean leher eginda iritsi naiz etxera baina eguna ezin hobeto pasa dut eta errepikatzeko gogoa etorri zait. Izango dut denbora izan ere korrikako denboraldia oraintxe asten da. Informatuko zaituztet.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2008/09/28/josetxo-imaz-memoriala-eta-gaintzako-igoera/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Josetxo Imaz memoriala eta Gaintzako igoera”

»
  1. Gravatar Image

    Joxemari(e)k zera dio:

    Ikastola horretan kirola lantzen duzue baina irakurketa ez gehiegi. Aurreko batean hor ari zen mutiko hura, telebistaren aurrean, O, O, O,.. eta nik esan behar izan nion uztai olinpikoak ez direla irakurtzen.

    Astelehena, 2008ko irailaren 29(e)an
  2. Gravatar Image

    Joxemari(e)k zera dio:

    Erabat alpertuta zaude:

    Noiz hasi behar duzu berri gehiago ekartzen?

    Astelehena, 2008ko urriaren 13(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: