Nere aitak bi ditu
Larunbata, 2008ko irailaren 27a
Atala: Txisteak
Bazen behin Jaimito ikastolan eta halako batean irakasleak galdetu zien ikasleei:
- Nork esango dit zer den kotxe bat?
- Nik, nik, nik -esan zuen Jaimitok.
- Ea Jaimito esan ezazu.
- Ba kotxe bat da garraiobide bat alde batetik bestera joateko balio duena. Nere aitak bi ditu. Audi bat astean zehar lanera etab. joateko eta bestea, Mercedes bat asteburuetan erabiltzeko.
Eta irakaslea bitartean pentsatzen “bai kabroia mutikoa”.
- Eta nork esango dit zer den etxe bat? -galdetu zuen berriz ere irakasleak.
- Nik, nik, nik -berriz ere Jaimito.
- Ea Jaimito esan.
- Ba etxe bat da bizileku bat gizakiak sortu duena gaua estalpean pasa ahal izateko. Nere aitak bi ditu. Bat daukeu hemen, herrin bertan, txalet bat. Eta gero daukeu apartamentu bat Benidorren.
Irakaslea berriz barrurako “ze kabroia mutile, bueno, orain galdera zailtxego bat egingo diot”.
- Eta nork esango dit zer den “pitilin” bat?
- Nik, nik, nik -berriz Jaimito.
- Ea Jaimito.
- Ba “pitilin” bat da gizaki gizonezkoen gorputz organo bat. Nere aitak bi ditu.
- Nola bi dituela? -irakaslea harrituta.
- Bai. Bat txikie pixa egiteko eta beste bat haundie…
||
Magic(e)k zera dio:
Nondik ateratzen dituzu ideia horiek?
Sekretua noizbait kontatuko al diguzu?
Igandea, 2008ko irailaren 28(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Oso informazio iturri onak ditut. Baina ez bloglines eta horrelakoak. Hoiek gehiago erabiltzen ikasi beharra daukat.
Igandea, 2008ko irailaren 28(e)an