“Chiki-chiki” eurovisionen
Ostirala, 2008ko maiatzaren 23a
Atala: Albisteak
Aspalditik dabilkigu gai bat bueltaka. Izan ere, bihar Eurovision lehiaketa da eta Espainiar estatua ordezkatzen Rodolfo Chikilicuatre (friki hutsa) doa. Gainera, aurtengo ekitaldian izugarri friki pila doazte parte hartzera: Irlandatik oilo bat, Bosniatik tipo bat benetazko oilo bati abesten…
“Adituek” diotenez, eurovision beste urteetatik hona hondoratzen doa. Ba nire ustez ekitaldi hau beti izan da behe mailako zerbait. Inoiz ez da abesti izugarririk atera ekitaldi honetan. Beti, haseran abestiak arrakasta izaten du baina hortik urte batetara denek ahaztu dute.
Aurten esan dizuedan bezala Chiki-chiki doa Espainiatik eta jendea oso pozik dago. Beste batzuk, ordea, ez daude ados abesti honekin herriaren izena zikintzen baitute. Ni ez nago ados ez batzuekin ezta besteekin ere. Nire ustez, abesti honi ezin zaio abesti ere deitu. Izan ere, abeslariak ez du kantatzen abesti honetan. Ez da oso gusto oneko broma, hori egia da. Baina beste guztiei jakinarazi nahi diet, askoz okerragoak ere izan direla historian zehar eta jendeak ez duela ezer esan. Gainera, eurovisionen ez dira artelanak azaltzen eta batzuetan horrelako friki batzuekin par pixkabat egitea ez dagoela gaizki iruditzen zait.
Honekin guztiarekin irudituko zaizue aurten hasi dela xelebre guzti hauen moda. Ba nik bideo bat aurkitu dut interneten 2003garren urteko abesti barena ta horrekin ikusiko duzue betidanik daudela horrelakoak. Ikusi! Ikusi!
||