Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Urtxintxa

Osteguna, 2008ko otsailaren 28a

Atala: Albisteak, Bideoak

Urtxintxak animali lasaiak direla pentsatzen dugu denak baina bideo honek erakutsiko digunez ez dira hain lasaiak. Ikusi, ikusi.

Bideo honek grazia egin dit eta horregatik jarri dut. Agian tontakeria bat irudituko zaizue baina nire ustez batzutan tontakeringatik par pixkat bat egitea ez dago gaizki.

Albisteak

Beste albiste bat ere eman behar dizuet. Lehengo igandean, Euskadiko kross txapelketa ospatu zen Amurrion. Ordiziarrak berriz ere han izan ginen eta oso ondo aritu ginen.

Beteranoetan, Karratuk (Lazkaokoa da baino bueno txindokin dago) irabazi egin zuen eta taldeka txindoki atletismo taldeak hirugarren egin zuen. Juniorretan, oso ondo ibili zen Eider Algaba.

Infantil nesketan, oso ondo ibili ziren Maria Acosta, Amaia Garmendia (beasaindarra baino bueno), Harritxu Muxika…

Eta ondoren, gure txanda izan zen. Gurea nahiko lasterketa azkarra izan zen. Nik hirugarren egin nuen eta oso pozik nago. Izan ere, martxoak 9an korrituko dut Euskadiko selekzioarekin Espainiko txapelketan, Zamoran. Iñigo Etxarri hamabigarren geratu zen, Alexander Oiarbidek hamahirugarren eta markel Sanmaniegok hemezortzigarren. Aldi berean oso ondo ibili ziren Markel Hidalgo eta Ander Ribera. Taldeka lehen postuan geratu ginen eta beraz euksdiko txapeldunak gara!!!

Bueno, Espainiko txapelketan zer gertatu den kontatuko dizuet.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2008/02/28/urtxintxa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Urtxintxa”

»
  1. Gravatar Image

    Amaia Jauregi(e)k zera dio:

    Kaixo Iñigo!!!
    Zure bloga kuxkuxeatzen ari nintzela hara non ikusi dudan katagorriaren bideoa!!! :eek: jajajaja Hurrengo James Bond-eko pelikularako hartuko dutela entzun dut telebistan!
    Zuen irratsaioak asko gustatu zaizkit. Niri arrautzak patata frijituekin gustatzen zaizkit!! :lol:
    Beno eta bukatzeko, zure blogaren jarraitzaile sutsuak garenok, galdera bat dugu zuretzako:
    - Euskadiko txapelketan eta Espainiakoan egon zarela jakinda, Pekin 2008 olimpiadetan zu ikusteko aukera izango al dugu? :wink:

    Igandea, 2008ko apirilaren 6(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: