Lasarteko krosean ordiziarrak indartsu
Igandea, 2008ko urtarrilaren 27a
Atala: Albisteak
Gaur goizean, LIII Lasarteko krosa ospatu da eta Ordiziarrak bertara joan gara lasterketa on bat egiteko asmoan. Gainera izugarri ondo pasatu dugu.
Hasteko, kadete mailan, Asier Intxaustik irabazi du eta Aitor Azpilikuetak laugarren egin du. Biek oso lasterketa ona egin dute bukaeraraino dena emanez. Nesketan berriz, Sara Intxaustik irabazi du oso lasterketa ona eginez. Jubenil eta junior mailetan oso ondo ibili dira Eider Aldaba, Enara Cacho, Lierni, Maria eta Maialen. Txindoki atletismo taldea oso indartsu azaldu da.
Ondoren, gure txanda izan da. 2875m korritu behar izan ditugu. Lasterketa nahiko poliki hasi da baina amaieran bizkortu egin da. Nik hirugarren egin dut eta oso pozik nago. Iñigo Etxarrik bostgarren egin du, Mikel Zabalegik zortzigarren eta Alexander Oiarbidek bederatzigarren. Oso ondo ibili dira aldi berean Iker Nieto, Xabier Lopez, Julen Harto… eta taldekako sailkapenean Jakintza Ikastola lehenengo geratu da. Alebin mailan, Oier Calvillok irabazi du eta Adel Ben Miloudek egin du hirugarren. Oso lasterketa polita izan da hauena ere.
Amaitzeko, helduen lasterketan afrikar batek irabazi du. Baina ordiziar bat, Jose Antonio Blanco “Txuri”, lehenengo euskalduna izan da eta hori gutxi balitz, Sergey Lebed ukraniarraren aurretik geratu da lasterketan. Oso ondo ibili dira aldi berean Iker Iztueta eta Ander Biguri.
Hau izan da gaur Lasarten ospatu den lasterketaren laburpena nolabait esanda eta Ordiziarrak oso korrikalari trebeak garela erakutsi dugu.
||
Itziar Gaztañaga(e)k zera dio:
Kaixo Iñigo zorionak Euskadiko krosarengatik niri esan didatenez oso karrera ona egin zenuen. ZORIONAK
Asteartea, 2008ko otsailaren 26(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Eskerrikasko. Ea zu animatzen zaren ere eta berriro hasten zaren korrika.
Osteguna, 2008ko otsailaren 28(e)an