Azpeitikoa
Osteguna, 2007ko abenduaren 6a
Atala: Txisteak
Ba zan behin Azpeitiko neska gazte bat, batxilergoa amaitu ondoren, Madrilera joan zena ingenieritza ikastera. Bertan, lagun bat egin zuen eta lehenengo urtea amaitzean, Azpeitira gonbidatu zuen udan hiru aste pasatzera.
Azpeitikoaren amak, ez zekien ondo gazteleraz eta beraz hitzegiteko zailtasunak izaten zituen. Halako batean, bazkaltzen ari zirela, amak, lasai jateko esan nahi zion, bere etxean egongo balitz bezala eta hauxe esan zion Madrilgo neskari:
-Come, come sin verguenza. Que te crees que estas en tu casa.
Neska erabat harrituta geratu zen.
||