Abuztuak 15 egun zoragarria!
Osteguna, 2007ko abuztuaren 16a
Atala: Albisteak
Atzo abuztuak 15 izan zen eta esan behar dizuet egun hori biribila dela. Hasteko nire urtebetetzea da (13 urte egin ditut haber zorte txarrik ez dudan). Opari ugari jaso nituen familiko guztien partetik.
Hamaikak laurden gutxietan txirrindua hartu eta Iñigo Etxarrirekin eta Mikel Aiestaranekin Baliarraingo txirrindu lasterketara joan ginen bertako festak baidira. Izugarrizko anbientea zegoen. Lasterketan garaile Asier Intxausti izan zen bere denbora 8 minutu eta sgundu bat. Nik bostgarren egin nuen 10 minutu eta 4 segundotan eta 6€ eman zizkidaten saritzat. Etxarrik zortzigarrenegin zuen eta Mikelek ez dakit baino gustora gelditu zen bere denborarekin.
Arratsaldean zaldi lasterketak ikustera joan ginen. Minutuko isiltasuna egin zuten Nagore Otaño jokceiaren omenez igandean hil baitzen zalditik erortzerakoan. Baino kontu tristeak albora utzita oso ondo pasatu genuela esan beharra daukat. Baino jendea oso haserre jarri zen Balius zaldiarekin. Izan ere, faboritoa zen eta ez zuen irabazi.
Zaldi lasterketetatik irten ginenean afari bat izan genuen familiakoak. Egun zoragarria izan zen.
||
magic(e)k zera dio:
Zorionak zuri,
Ostirala, 2007ko abuztuaren 17(e)anzorionak zuri,
zorionak Iñigo,
zorionak beti!!!
Aitor(e)k zera dio:
Kaixo Iñigo,
Zure blogean sartu naiz eta zure urtebetetzearena ikusi dut. Eta, badakizu zer? Nire urtebetetzea abuztuaren 16an dela, a ze kasualitatea, ezta?
Beno, ondo pasatu izan zenuela espero dut, eta zorionak sariarengatik eta blogarengatik!
Aitor
Astelehena, 2007ko urriaren 29(e)an