Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Azagizona

Asteartea, 2007ko uztailaren 24a

Atala: Albisteak

Jakingo duzuenez, erreala bigarren mailara jaitsi da (hau zorte txarra!) eta hurrengo urtean lehenengo mailara joateko entrenatzaile berri bat ekarri du: Crish Coleman. Nik konfidantza handia daukat entrenatzaile honengan eta oraintxe esango dizuet zergatik.

Coleman da bere abizena eta coleman ingelesez “kulman” ahoskatzen da. “Kul” (ingelesez idatzita cool) aza da eta “man” gizona. Beraz esan dezakegu azagizon bat dela eta horregatik bere alde jarraitu behar dugu eta konfidantza guztia eman behar diogu ordiziarrok ,azken finean, gu ere azagizon eta emakumeak baikara.

Proposamen bat ere badaukat. Zergatik ez dugu “Azagizon peña” osatzen? Ideia bikaina ruditzen zait crish-i laguntza eta lan egiteko gogoa emateko . Beno ea lortzen dugun denok batera erreala zulo hortatik ateratzea.

AUPA ERREALA!!!


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/07/24/azagizona/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Azagizona”

»
  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Joer, segurtasun uhalarekin kezkatzen hasita nengoen. Antzematen da oporrak gustura hartu dituzula, eta ongi egiten duzu. Zer arraio!!!

    Hala ere, egiten duzun proposamena ez dakit oso egokia den. Izan ere, bera aza-gizona bada, eta gu aza-gizonak bagara, zergatik ez Ordiziara ekarri eta Albizturgo babarrun goxoekin bazkari dotore bat prestatu? Aza sobran dugu eta. Odolkiak nik jarriko ditut, baina ez Beasaingoak, noski, GOIERRIKOAK baizik. :lol:

    Asteazkena, 2007ko uztailaren 25(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: