Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Segurtasun uhala

Asteazkena, 2007ko maiatzaren 23a

Atala: Albisteak

Badakizue oso garrantzizkoa dela autoan ibiltzean beti segurtasun uhala eramatea. Gainera, lehengo urteko uztailetik oraindik garrantzitsuagoa, izan ere, puntuen karneta atera dute eta gerrikorik gabe harrapatzen bazaituzte hiru puntu kentzen dizkizute eta hamabi puntuak galdu ezkero, karneta kentzen dizute.

Horregatik, lehen baino garrantzi handiagoa ematen zaio segurtasun uhala jartzeari (nahiz eta nik batzuetan ez jarri, beste askok bezala). Telebista gainera ere saiatzen da hori erakusten eta pertsona batzuk telebistara joan dira guk gerrikoa jartzeko esatera. Begira andre hau. Telebistara joan zen factor-X izeneko programa batera. Programa honetan, abeslariak hautatzen dituzte txapelketa baterako (operacion triunforen antzeko zerbait) eta neska hau bertara joan zen gerrikoa jartzeko abesti batekin, hobeto esanda, bost abesti laburrekin. Ikusi bideo hau:

Eroetxera nire ustez neska honek joan beharko du. Zuen ustez ez?Informazio gehiago nahi baldin baduzue sartu hemen.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/05/23/segurtasun-uhala/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Segurtasun uhala”

»
  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Bideoarena ikaragarria. Baina ikaragarriagoa iruditzen zait segurtasun uhalarik gabe dabilen jendea. Egunen batean horretaz ez damutzea espero dut.

    Asteazkena, 2007ko maiatzaren 23(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Kaixo Magic:
    Lehenengo aldiz arrazoia daukazu zure bizitzan. Hemendik aurrera beti jantziko dut segurtasun uhala ez ustekorik gerta ez dadin. Gainera, neska hau bezala abesti bat euskaraz egitea pentsatu dut:

    “Gerrikoa jarri, ez jarri arriskuan zure bizitza, zure segurtasuna, garrantzizkoa da.”

    Osteguna, 2007ko maiatzaren 24(e)an
  3. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Beno, beno, ez zaitez berotu.

    Nahikoa da jartzearekin, abestia dutxarako utzi. Orain ulertzen dut azken egunotan izan dugun eguraldia. Abestia prestatzen arituko zinen, ezta? :wink:

    Asteartea, 2007ko maiatzaren 29(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: