Herriko tontoen txisteak
Asteartea, 2007ko maiatzaren 22a
Atala: Txisteak
Orain herriko tontoei buruzko hiru txiste kontatu behar dizkizuet. Espero dut gustatzea:
ATEA ZAK!
Behin, herriko tontoa kaletik zioan paseatzen, baina zakila kanpoan zuelarik. Halako batean esaten dio batek:
- Ze ari zara zakila kanpoan daramazula?
- Hagineko mina dut eta.
- Eta horrek zer inporta du?
- Ba jende guztia hasi zait esaten “Atea zak! Atea zak!” eta nik kasu egin diet.
Txiste hau la sexta telebistan ikusi nuen.
TE LA QUEDAS
Hor zioan behin makarra bat bere auto berriarekin. Autoa berria zenez, ea nola ibiltzen zen frogatzen ari zen eta 100km/orduko zioan errepide arrunt batean.
Halako batean, herri txiki batetik pasa zen eta han azaldu zitzaion herriko tontoa. Bere atzetik zioan ea harrapatzen zuen eta makarrak, harrapatu ez zezan, 200km/orduko abiadura hartu zen.
Baina berriz ere herriko tontoa han azaldu zen:
- Eeeee!!!! Polikigo!!!!! Eooo!!!
- Harrapatu egin behar nauela! -esan zuen makarraketa orduan 300km/orduko abiadura hartu zuen.
Baina hortik pixka batera berriz ere herriko tontoa bere atzetik zegoen.
- Eeeeeee! Etxoiteko!!!!!
- Harrapatuko nauela! -eta 400km/orduko abiadura hartu zuen makarrak. Herriko tontoa atzean geratu zen.
Geroago gasolinera batera joan zen gasolina asko gastatu baitzuen ihesaldian. Eta halako batean herriko tontoa agertu zen berriro ere. Berarengana gerturatu, sorbaldan eskuarekin ikutu eta esan zion:
- Te la quedas!
Txiste hau ere la sexta telebistan ikusi nuen.
TIPULAZKO PASTELAK
Joan zen behin herriko tontoa gozotegi batera eta esan zuen:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zion:
- Ez ez ditugu.
Hurrengo egunean, 50 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez ez ditugu -berriz ere gozogileak.
Hurrengo egunean, 100 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez, ez ditugu -esan zuen berriz ere gozogileak.
Baina orduan, tipulazko pastelak asko salduko zirela pentsatu zuen gozogileak eta hurrengo egunerako 1.000 tipulazko pastel egin zituen. Hurrengo egunean, 1.000 tonto etorri ziren eta esan zioten:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zien harro -harro:
- Bai, baditugu.
Eta tontoek esan zioten:
- Txarrak daudela.
Txiste hau Unaiek kontatu dit. Baina ez ahaztu Unanueko pastelak direla munduko goxoenak.
||