Sutea ikastolan
Osteguna, 2007ko maiatzaren 10a
Atala: Ipuinak
Atzo ikastolatik irten ginenean eguerdian, susto ederra pasa genuen. Gure gelako neskak zakarrontzi bat erretzen ari zela esan ziguten. Bertara joan ginen ikustera ea egia zen.
Hara joan ginenean, papererako kontenedore urdina zen sutan zegoena. Baina oraindik ez zen hain grabea, oso su gutxi bait zegoen. Jende mordoa bildu zen ea zer gertatzen zen ikusteko. Pixkanaka kontenedorea urtzen zihoan. Denak “ke guapo” eta horrelakoak esaten egon ginen.
Baina halako batean, izugarrizko sua hartu zuen kontenedoreak eta orduan iritsi ziren ertzainak. Denei atzera joateko esan zieten eta txki batzuk negarrez hasi ziren. Sustoa pasatzen ari zela ematen zuen baina orduan ikusi genuen kotse bat zegoela ondoan, Urko gure irakaslearen kotsea. Gasolina hartzen bazuen izugarrizko sutea izango zen eta errueda bat hasi zen erretzen.
Baina orduan etorri ziren salbatzaileak, suhiltzaileak! Sua itzali zuten eta Urkoren autoa kendu zuten bertatik. Azkenean dena susto txiki batean geratu zen. Suhiltzaileek laster esango digute zerk sotu duen sua.
||