Nere aitak lan egiten du…
Osteguna, 2007ko maiatzaren 10a
Atala: Txisteak
Gaur Meneame web orrialdean nenbilela, txiste on bat aurkitu dut. Txiste hori Makarras blogekoa da eta asko gustatu zaidanez, zuei kontatuko dizuet euskeraz, bertan erderaz baitzegoen.
Nere aitak lan egiten du…
Egun batean, irakasleak galdetzen die ikasleei ea zer lan egiten duten euren gurasoek. Ohiko erantzun gehienen ondoren (albaitari, lorezain, postari, gozogile…) Jaimitok esan zuen:
- Ba nire aitak, gaueko klub gay batean egiten du lan. Dantza eta arropa kentzen du beste batzuen aurrean, slip batekin gelditu arte. Jendeak dirua jartzen dio sliparen goman eta gizonen bat gustatzen bazaio, etxera ekartzen du. Horrek diru asko ematen dio.
Irakaslea harriturik gelditzenb da. Beste ikasleei kanpora irteteko esaten die eta orduan galdetzen dio Jaimitoi:
- Egia al da hori Jaimito?
- Ez. Berez nire aita Errealeko jokalaria da baina lotsa ematen dit hori besteen aurrean kontatzea.
GORA ERREALA!!! Aurten salbatzen geala!!!
||
mikel z(e)k zera dio:
Txiste hau asko gustatu zait, orain agian ez baina jaitsi zenean, Erreala lotsagarria zen. Baina ez dut uste hainbesterako zenik, egingo al zenuke horrelakorik?
Segi horrelakoak idazten.
Horretaz gain, ez dakit jarri duzun ala ez, baina nik behintat ez dut ikusi. Esan behar nuena, zergatik ez duzu mozkorraren txiste hura jartzen? Badakizu zein esaten dizudan? Tabernara sartu eta ezker aldekoak zerbait zirela esta eskuinaldekoak beste zerbait, eta ondoren batek esaten du bera ez dela zera, eta…
Ostirala, 2008ko otsailaren 8(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Epa Mikel:
Zuk esaten duzun txiste hori badago blogean. Ez duzu ondo bilatu. Jarri bilaketan mozkorra txistehori aurkitu nahi baduzu edo bestela mezu guztiak-en aurki ezazu mozkorra.
Aio!
Igandea, 2008ko otsailaren 10(e)an