Podcast-a
Larunbata, 2007ko maiatzaren 5a
Atala: Azalpena
Aspaldidanik izan dut podcast-a nire blogean, baina gaur arte ezin izan dut erabili. Arazo batzuk neuzkan eta ez zidan grabatzen uzten baina gaur lortu dut nire lehenengo grabazio serioa egitea.
Jendeak esaten du horrelako gauzak egitea oso zaila dela. Nire ustez ez da hain zaila. Laguntza pixka bat eskatuz gero, oso erraza da. Nik, Magicki eskatu nion laguntza eta berak, segituan esan zidan nola egin. Bada web orrialde bat podomatic izenekoa. Bertan erregistratu nintzen eta nire podcast orria sortu nuen. Bertan dagoeneko egin nitzakeen grabazioak baina gauza bat falta zitzaidan blogean irratsaioak azaltzeko: erreproduktorea. Baina hori lortu nuenean listo geratu zen dena. Geroago arazo batzuk izan ditut baino orain irratsaio gehiago egingo ditut.
Mis tetas izena du grabazioak eta entzun nahi baldin baduzue joan zaitezte podcasten orrira.
||