Umorezko telabistato programarik gogokoena
Astelehena, 2007ko apirilaren 30a
Atala: Albisteak
Telebista denok ikusten dugu eta denok pasatzen ditugu orduak berari begira. Baina nik, galdera bat egin nion lehengoan nire buruari. Zer ikusten dugu gehienetan telebistan? Nik, futboleko partiduak, lasterketak, beste kirolak, lehiaketak eta batez ere, umorezko programak ikusten ditut. Eta programa ugari etorri zitzaizkidan orduan burura: Vaya Semanita, Humor Amarillo…
Baina nik, banekien zer ikusten nuen telebistan. Bestela oso azkarra ez nintzen izango. Eta oso kuxkuxeroa naizenez, besteena jakin nahi nuela esan eta kalera irten nintzen inkesta bat egitera.
Inkesta honek, 5 egun iraun ditu. Nahiko luzea izan da inkesta eta erantzun ugari jaso ditut. Inkesta hau, umorezko programa gogokoenari buruzkoa da eta Ordizian hauek dira gogokoenak:
RANKINA
- Camera cafe
- Padre de familia
- Los Simpson eta Wazenmank berdinduta
- Caiga quien caiga
- Humor Amarillo
Ikusten denez, Ordizian Camera cafe programa dugu gogokoen. Umorezko saio hau telecincon botatzen dute ikusi nahi baduzue. Niri asko gustatzen zait. Orain zuek ikusteko, bideoa jarriko dut. Ikusi eta ondo pasatu.
Baina hau, Ordiziako inkesta izan da. Zuek bozkatu baldin baduzue, idatzi iruzkinetan gogokoen duzuen umorezko saioa.
||
Magic(e)k zera dio:
Ez dakit zure inkesta horrek zer nolako fidagarritasuna izango ote duen, baina nik uste dut zerrendan agertzen diren horietatik CQC dela gehien ikusten den programa. Hala ere, gauza gehiegirik ezin esan, hortxe agertzen diren batzuk zer diren ere ez baitakit.
Asteartea, 2007ko maiatzaren 1(e)anPortzierto, zer egin zenuten Zizur inguruan? Txori batek esan dit eta hemen irakurtzea espero nuen. Ea xehetasun gehiagoz azltzen diguzun.
Administrator(e)k zera dio:
Lasai korrekaminos:
Asteartea, 2007ko maiatzaren 1(e)anHorixe idaztekotan naiz laster. Baina lehenengo ondo prestatu behar dut ondo idazteko. Agian bihar azalduko da.
A eta niretzat programarik onena Padre de familia da.