Diseinu aldaketa
Larunbata, 2007ko martxoaren 31a
Atala: Azalpena
Ez dakit konturatuko zineten baina bloga erabat aldaturik dago. Seguru aski pentsatuko zenuten: “kontxo, beste blog batean sartu naiz” baina ez. Betiko blog interesgarriaren aurrean zaudete, bakarrik, aldaketa nabarmen batzuk egin ditudala.
Hauek dira aldaketa garrantzitsuenak:
- Menua, bi toki ezberdinetan dago. Bat goian, izenburuaren azpian eta bestea beheran, idatzi guztien azpian.
- Bilaketa egin nahi baduzu, izenburuaren ondoan dagoen leihotxoan egin behar da. Idatzi aurkitu nahi duzuna eta gero “enter” sakatu.
- Goiko menuaren azpian, Zer da hau? orriaren laburpentxo bat dago eta horren azpian, gauza berri bat: ASTEKO TXISTEA. Atal honetan, astero txiste bat egongo da. Txiste hori zuek kontatutakoa izan daiteke hau egiten baduzu: ijauregi@gmail.com-era bidali txistea. Horrekin batera bidali zure izena, e-posta eta blog edo web orrialdearen helbidea (baldin badaukazu).
- Asteko txistearen azpian argazki ugari daude. Argazki horiek aldatzen joango dira zerbait berria kargatzen duzun bakoitzeko.
- Argazkien azpian daude idatzi guztiak. Gauza bat oso garrantzitsua: Zerbait kargatzen duzun bakoitzeko, goiko menua, izenburua, bilaketa, asteko txistea eta argazkiak azalduko zaizkizu. Baina pixka bat beherago joanez gero, idatziak, podcasta, argazkiak, kontaktua edo zuk aurkitu nahi duzuna azalduko zaizu (hau agian jakingo duzue baina jendea ez nahasteko esaten dut, dagoeneko batzuk nahastu bai dira).
Aldaketa hau, nire beste lagun batzuk ere egin dute adibidez: Alexanderrek eta Beñatek.
||
Magic(e)k zera dio:
Joer Iñigo, ez dakizu zenbat gustatzen zaidan zure diseinu berri hau.
Astelehena, 2007ko apirilaren 2(e)an