Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Arantzazuko amaren egutegia

Astelehena, 2007ko martxoaren 12a

Atala: Ipuinak

Egun tristeak dagoeneko pasa dira, hala ere ez dugu inoiz amona ahaztuko. Nik gainera gutxiago, izan ere, nire blogean nirekin daukat. Berak kontatu dizkidan txisteekin batera. Orain, hilik dago baina ala ere jarraitzen du niri txisteak kontatzen.
Lehengoan, nire aita, Arantzazuko amaren egutegi batekin etorri zen esanez amona Inesek oparitzen zidala. Hil baino lehen, berak niretzako erosi zuen egutegi hau, hala, egunero zerbait idazteko ahalmena izango nuen.
Jakingo duzuen bezala, egutegi hau, orriak askatzen direnetakoa da. Egun bat pasa, orri bat kendu; egun bat pasa, orri bat kendu… eta horrela etengabe. Baina egutegi hau, berezia da izan ere orri bakoitzaren atzeko aldean, txiste, ipuin, kontakizun edo beste edozein gauza dator irakurtzeko. Esan dezakegu blog bat bezalakoa dela. Horrexegatik erosi zidan amonak egutegi hau.
Gaur, egutegiko txiste bat kontatuko dizuet, egun honi dagokiona:
HORMA EGITEN
Kanpo santuan horma bat egiten ari omen ziren harginak. Eta han pasadizoan omen zihoan Txirrita, eta esaten die hargin horiei:
- Alfer- alferrik ari zarete hor pareta jasotzen.
- Zergatik ba? -galdetu omen zioten harginek.
Eta Txirritak:
- Guk ez daukagu bertara joateko gogorik, eta hor daudenek ez dute ihes egingo.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/03/12/arantzazuko-amaren-egutegia/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Arantzazuko amaren egutegia”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Aupa Iñigo:

    Zure mezuak geroz eta gehiago gustatzen zaizkit. Estilo propioa lortu duzula esan dezakegu eta estilo polita, gainera.
    Informazio iturri anitzak erabiltzen dituzu eta zure irudimenak lagunduta, oso gauza bitxiak eta politak kontatzen dizkiguzu.
    Nire harpidetzen artean, hauxe da lehenengoetariko bat eta mezu bat dagoen bakoitzean, korrika noa zer ote dagoen ikustera.
    ZORIONAK ETA SEGI HORRELA.

    Astelehena, 2007ko martxoaren 12(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: