Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Euskadiko txapelketako emaitzak

Osteguna, 2007ko martxoaren 8a

Atala: Albisteak

Pasa den asteko Igandean esan nizuen bezala, Euskadiko txapelketa izan zen. Aurten, kalitate obeko lasterketa izan dugu, izan ere, ni eta nire lagunak joan gara. Jakintza Ikastola, bigarren geratu da taldeko sailkapenean eta Oianguren, lehenengo! Ordizia ezin hobeto, Euskadiko lehenengo!
Hasteko, lasterketa Zornotzan izan zen. Hara iritsi ginenean, euria ari zuen baina gero atertu egin zuen. Lasterketa, gogorra izan arren, oso polita da. Belarretan korri egiten da eta bi aldapa daude. Mutilok, 4.500m korritu genituen eta Asier Intsausti izan zen garaile. Neskek berriz, 2.500m korritu zituzten eta Sara Intsausti izan zen garaile. Lagunen artean, Alexander Oiarbidek egin zuen lehenengo, bigarren nik, hirugarren Xabier Madrazok, laugarren Iñigo Etxarrik, bosgarren Karim Ben Miloudek eta seigarren Beñat Ventureirak.
Lasterketa amaitu ondoren, autobus batek, dutxatzera eraman gintuen Zornotzako kiroldegira eta dutxatu ondoren autobusa hartzera joan ginenean… Bertan ez zegoen autobusik!!! Han egon ginen zer egin pentsatuz eta batzuk auto stop egiten hasi ziren. Denbora bat pasa ondoren etorri zen autobusa eta saria jasotzera joan ginen, izan ere, lehen esan dizuedan bezala, Jakintza ikastolak bigarren egin zuen taldeka.
Amaitzeko esan beharra daukat animatzen zaituztedala korri egitera, oso ondo pasatzen baita krosetan.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/03/08/euskadiko-txapelketako-emaitzak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskadiko txapelketako emaitzak”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Oso ona bideoa!!!

    Joer, zergatik ez diguzu azaltzen hori nola egin duzun?
    Guk ere horrelakoak nahiko genituzke egin.

    Osteguna, 2007ko martxoaren 8(e)an
  2. Gravatar Image

    Aitor(e)k zera dio:

    OSO ND DAU BIDEOA ASKO GUSTAU ZAIT ETA OSO ND DAU INDA!!! BAINA HURRENGON OIANGURENEKOK EA GEHIO AZALTZEN DIEN… JEJE. AIOO

    Asteartea, 2007ko martxoaren 13(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: