Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Oscar- ak

Asteazkena, 2007ko otsailaren 28a

Atala: Albisteak

Igandean, oscar sari banaketa izan zen holliwood-en. Nik ez dut horrenbeste jarraitzen zinearen mundua baina aurten jakin nahi nuen ea nork irabazten zuen film onenaren saria.
Entzun nuenez, Babel oso film ona zen eta askok horrek irabaziko zuela pentsatzen zuen baina bakarrik sari bat eraman zuen: musika onenaren saria. Hemen daude beste sarituak:
Film onena: Infiltrados
Zuzendari onena: Martin Scorsese
Aktore onena: Forest Whitaker
Aktoresa onena: Helen Mirren
Film labur onena: West bank story

Gainera, Borja Cobeaga donostiarra nominatua zegoen, film labur onena irabazteko “Eramos pocos” filmagatik. Nik ez dut film labur hori ikusi baina esaten dutenez oso ona da, baina azkenean ez du oscarrik irabazi. Ez dut uste asko axola dionik horrek, izan ere, Califormiara joatea oscar lehiaketara ez da gutxi. Gainera datorren urtean bozkatzeko aukera izango du.
Zorionak Borja!!!


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/02/28/oscar-ak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Oscar- ak”

»
  1. Gravatar Image

    amaia jauregi eta konpania(e)k zera dio:

    Epa Iñigo!
    Hemen nago zure klaseko nagore eta karimen lehengusuekin. Bilbon aspertu egiten gea eta zuei idazten ari gara. Guk oscarretan kiniela bat egin genuen baina ez genuen ezer irabazi!
    Asko gustatu zaie zure bloga eta esaten dute erakutsi egin beharko diezula egiten. Enaran partez eskumiñak magic-i eta maitei, oraindik ere blogak irakurtzen jarraitzen dugulako.
    Beno, berandu da eta ohea goaz bihar klase daukagu eta. Ondo segi eta igandeko bazkarin egongo gara!!
    aguuuur

    Igandea, 2007ko martxoaren 4(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Kaixo Amaia eta konpania:
    Esango diet Karimei eta Nagorei idatzi egin didazuea eta emango dizkiet eskumiñak Magic eta Maiteri. Beste gauza bat:
    Karimek eta Nagorek ere badute bloga. Ikusi nahi badituzue sakatu izenen gainean.
    Igande arte Amaia eta ondo pasa Bilbon. Gauza ugari daude egiteko eta.
    Aio!

    Asteartea, 2007ko martxoaren 6(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: