Euskadiko txapelketa
Asteartea, 2007ko otsailaren 20a
Atala: Albisteak
Ni, bihurra izan ez ezik, kirolaria ere banaiz nire ia lagun guztiak bezala. Urtero, ikastolarekin, krosetan hartzen dugu parte. Asko gustatzen zaigu (niri behintzat bai) krosetan parte hartzea eta gainera nahiko postu honetan amaitzen dugu lasterketa.
Normalean krosetara joaten garenak hauek gara: Pablo, Unai, Beñat, Karim, Iñigo Etxarri, Alexander eta ni. Urtero joaten garenez, geroz eta hobeto egiten dugu.
Lehen krosa beti Irungoa izaten da, niri gutxien gustatzen zait izan ere oso bide estua du. Bigarrena, Eibarkoa eta hori asko gustatzen zait, gehienetakoa. Hirugarren krosa, Azpeitian izaten da eta orain, lehen baino politagoa da, izan ere, korri belarretatik egiten dugu. Laugarren krosa Elgoibarkoa izaten da eta hurrengoa Lasartekoa. Azken beti, Gipuzkoako txapelketa izaten da eta aurten Hernanin izan da.
Hori, duela astebete gertatu zen eta Jakintzakoak, hau da guk, oso ondo amaitu genuen. Taldekako txapelketan bigarrenak geratu ginen eta “podium” egiten zuenak Euskadiko txapelketara joaten zirenez, SAILKATU EGIN GINEN!!!
Hori gutxi balitz, kopa bat ere ekarri genuen eta nik izan nuen etxera ekartzeko ohorea, lehena egin bainuen taldean. Lastima da gero ikastolara eraman beharra zegoela.
Euskadiko datorren igandean da Zornotzan. Ikaragarrizko gogoa dugu joateko eta oso ondo pasako dugula espero dut baina sufritu ere egin beharko dugu 4000m egiteko.
Nahi baduzue anima zaitzakete guri animatzera hori bai, kotxea eraman beharra dago.
EUSKADIKO TXAPELKETARA
||
Amaia Jauregi(e)k zera dio:
Kaixo Iñigo!
Zer moduz joan da euskadiko txapelketa? Egia esan, bertan parte hartzeagatik bakarrik pozik egongo zinen, askok ez baitugu aukera hori izan (badakizu ni korrika ez naizela inoiz oso ona izan. Hala ere kross guztitan parte hartzen nuen eta beti azkenetarikoa iristen nintzen jejeje) zuk segi beti bezela txisteak etab kontatzen ni noiz behinka sartzen naiz eta oso ondo pasatzen dut. Txiste batzuk bidaltzekotan nabil baino oraingo honetan zertxobait hobeagoak e? jajaja
Beste bat arte
Oharra: Ikusi dut iratiren bloga eta polita benetan. Hurrengoa ni izan beharko naiz egiten!
Asteartea, 2007ko otsailaren 27(e)anpatrizio(e)k zera dio:
Kaixo Iñigo azkenean bigarren e! baina ez ziren 4000m 4500 baizki, ze matada.
Ostirala, 2007ko martxoaren 2(e)anIa ia han gelditzen gea txoferra ez zanen etortzen, gogoratzen zea, A ze sustoa!
Animo horrela segi.