Iratiren gauzak
Astelehena, 2007ko otsailaren 19a
Atala: Albisteak
Denok dakizuen bezala, nik arreba bat dut eta bestela ikusi ezazue “zer da hau?” jartzen duen tokian. Ba atzo bertan bere bloga sortu zuen! Iratiren gauzak bloga!!!
Bertan bere gauzetaz hitz egiten du, batez ere berak egiten dituen kirolei buruz. Blog oso polita da eta merezi du ikustea. Noski oso irakasle ona eduki du eta horrek asko lagundu dio. Dagoeneko hiru gauza idatzi ditu. Gainera, atzo inauterietara joan ginen eta nola pasa genuen esaten du.
Joan ikustera!!!
||
Magic(e)k zera dio:
Joer, hau zer da? “The blog family” deituko dizuete.
Astelehena, 2007ko otsailaren 19(e)anTximeleta efektuaz hitz egiten dugu IKTerook blogetaz hitz egiterakoan, eta zuk zure familian egiten ari zarena horren adibide bat da.