Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Egun tristeak

Asteartea, 2007ko otsailaren 13a

Atala: Amonak kontautako txisteak

Azken egun hauek nahiko tristeak izan dira niretzat eta nire familiarentzat. Orain dela aste bete sortu nuen atal bat amonak kontatzen zizkidan txisteentzako eta izugarrizko gogoa nuen atal honetan txisteak idazteko. Baina, larunbatean hil egin zen ospitalean.
Famili guztia oso triste jarri ginen baina aldi berean pozik ere bai. Izan ere, gauza guztiak berak nahi bezala atera dira.
Txikitan, lau urte zituela, ama hil zitzaion eta oso haurtzaro gogorra izan zuen. Baina geroago, Aitonarekin ezkondu zen. Aitona hil zenean ere nahiko momentu txarrak pasa zituen baina ez zuen burua jetsi eta aurrera jarraitu zuen. Geroztik, gauza guztiak oso ondo atera zitzaizkion: Seme-alaba eta ilobak oso ondo hazi gera eta ez du inork gaixotasun larririk izan, bera ere umoretsu ibili zen denbora guztian… Berak, gauza bakarra eskatzen zuen, bere heriotza motza eta sufrimendurik gabea izatea. Hori ere izan du eta horregatik gaude alde batetik pozik.
Atzo, hileta izan zen eta nik uste dut Legorreta osoa joan zela. Famili guztia ere han elkartu ginen amonari agur egiteko. Nik uste dut, amonak ikusten ari bazitzaigun, oso gustura jarriko zela.
azkenik eskerrak eman nahi dizkiogu denon partetik bizitza alaitsu eta gogotsu bizitzen erakusteagatik eta hain amona ona izateagatik.
ESKERRIKASKO AMONA INES!!!!!!!!!!!


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/02/13/egun-tristeak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Egun tristeak”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Kaixo Iñigo:

    Erabat hunkituta irakurri dut hemen zabaldu duzun zorigaiztoko albiste hau. Ezertxo ere ez nekien eta negarrari ezin eutsi bukatu dut irakurketa.
    Ez dakit zure amona pozik egongo den, baina zalantzarik gabe, oso harro egongo da zu bezalako iloba bat izateagatik.
    Ez dakit nola adierazi sentiarazi dizkidazun sentimenduak, baina ohiko doluminak motz gelditzen zaizkit.
    Dena den, ez ahaztu Inesek ez zaituela triste ikusi nahiko eta zure ohiko izaerari eutsi beharko diozula, horrelaxe ikusi nahi baitzaitugu denok.

    Asteartea, 2007ko otsailaren 13(e)an
  2. Gravatar Image

    Maite(e)k zera dio:

    Aupa, Iñigo! Erabat ados nago magic-ekin. Niretzat ere egun tristeak izan dira azken hauek baina zure idatzia irakurrita, triste egoteko inongo fundamentuzko arrazoirik ez nuela konturatu naiz.

    Ziur nago zure amona oso harro egongo dela zutaz eta, dagoen lekutik, zure bizitzaren ibilbide osoan laguntza bidaliko dizula.

    Eutsi goiari eta jarraitu idazten, ederki egiten duzu eta!!!

    Asteartea, 2007ko otsailaren 13(e)an
  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Animo Iñigo

    Nik uste dut zure amona ez dela erabat joan. Uste dut zuk ondo gordeta daramazula amonarengandik jasotako guztia. Beraz, ziur nago eraiki duzun blog txukun honetan oraindik zure amonaren istorio ugari irakurri ahal izango ditugula, berari gustatuko litzaiokeen bezala.

    Ni eta zure amona Ines ere, zure ekarpenen zain geratzen gara. Animo!

    Asteazkena, 2007ko otsailaren 14(e)an
  4. Gravatar Image

    Manu(e)k zera dio:

    Aupa Iñigo eta familia osoa! Tarteka sartzen naiz zure blogera eta hara zer topatu dudan. Jaso itzazue nire doluminak eta aldi berean animorik beroenak ere bai.

    Asteazkena, 2007ko otsailaren 14(e)an
  5. Gravatar Image

    Karim(e)k zera dio:

    Iñigo oso ondo dago Euskadiko txapelketaren idatzia.Baina akats txiki bat dago 4000m ez ziren,4500 baizik.Baina hala eta guztiz ere oso
    ondo dago.Segi horrela.

    Larunbata, 2007ko martxoaren 3(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: