Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Amonak kontautako txisteak

Asteartea, 2007ko otsailaren 6a

Atala: Amonak kontautako txisteak

Gaurkoan, atal berri baten berri eman behar dizuet. Blog hau sortu nuen hasiera-hasieratik, txisteak ziren. Baino nondik ateratzen ditut honen beste txiste? Galdetuko zarete zuek guztiok. Ba egia esan, “trukito” txiki bat dut.
Blog hau egin nuenean, denei eman nien berri: Familiakoei, informatikako irakasleari… eta asko lagundu didate denak. Baina txiste asko eta asko amonak kontatu dizkit blogean jartzeko. Berak, ez du honetaz ezer ulertuko baina oso pozik laguntzen dit. Horregatik, atal bat sortu det bere txisteentzako.
Atzo bertan, beste bat kontatu zidan:

Denok ezagutzen duzue jaungoikoaren zazpigarren agindua ez? Aginduak esaten du ez dela lapurtu behar. Ba egun batean, joan zen gizon bat apaizarengana esanez lapurtu egin zuela eta apaizak esan zion:
- Zer lapurtu duzu?
- Ba, bizilagunaren baratzera joan eta arto ale batzuk hartu ditut. Eske badakizu, pixka bat erotuta nau, pixka bat erotuta nau. -erantzun zion.
- Eta inoiz ez al duzu zure baratzetik bestera artoa eraman?
- Ez, ez gizona. Orduan erabat erotuta egongo nintzatekeen.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/02/06/amonak-kontautako-txisteak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Amonak kontautako txisteak”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Zorionak zure amona eta zure senide guztiei. Ez baita lan makala izango zu bezalako ume bihurri bat etxean izatea.

    Gora Iñigo eta Unanuetarrak (eta Jauregitarrak, noski)

    Asteazkena, 2007ko otsailaren 7(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Kaixo Magic:
    Uste dut, zuk aman aldeko amonaz hitz egiten ari naizela pentsatzen duzula. Ni, ordea, aitan aldeko amonaz hitz egiten ari naiz, nahiz eta aman aldekoak ere zertxobait lagundu. Nik aipatzen dudana Ines Garmendia Garmendia da.
    Magic, “enpanau”!!!!!!!

    Asteazkena, 2007ko otsailaren 7(e)an
  3. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Tira, nik, badaezpada ere, Jauregitarrak ere aipatu nituen (parentesi artean). Horrek ez du esan nahi Aitaren senideak bigarren mailakoak direnik, ezta gutxiagorik ere. Bakarrik, Legorretako pikuak ez ditudala Ordiziako azak bezain ongi ezagutzen. Besterik ez.

    Osteguna, 2007ko otsailaren 8(e)an
  4. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Berriz ere ni naiz:
    Notatzen da ez dituzula “Legorretakoak” ezagutzen izan ere Baliarraingoak dira. Nire aita bakarrik da Legorretakoa baina amonaz hitz egiten ari ginen.
    Ja ja ja ja ja ja!!!!!!!!!

    Ostirala, 2007ko otsailaren 9(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: