Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Crash

Ostirala, 2007ko otsailaren 2a

Atala: Ipuinak

Lehengoan, Crash filma ikusten egon nintzen eta oso film ona dela esan beharra daukat. Film honetan, istorio txiki asko kontatzen dira. Istorio guztiak, zerikusia dute istripu batekin. Batez ere, nire ustez film honekin, pertsona guztiak ditugula alde onak eta txarrak erakutsi nahi digute.
Beno, nik orain, gehien gustatu zitzaidan istorioa kontatu behar dizuet:

Bazen behin gizon Persiar bat denda bat zuena Los Angelesen eta pistola bat erostera joan zen. Pistola erosterakoan, ea nolako balak zituen galdetzen zion pistola saltzaileari eta berak, era askotakoak zeudela esan zion. Orduan, Persiarrak kaxa gorria eskatu zion eta saltzaileak pixka bat harrituta, eman egin zion.
Persiarra, dagoeneko balak erosita, dendara joan zen. Atea, ez zitzaion ondo ixten eta sarraila konpontzaileari deitu zion. Sarraila konpontzaileak esan zion ez zela sarraila gaizki zegoena, atea baizik eta Persiarrak, haserre, ez gezurrik esateko esan zion. Sarraila konpontzailea etxera joan zen kobratu gabe.
Sarraila konpontzailea etxera iristean, alaba, ohe azpian aurkitu zuen izuturik tiroak entzuten zirelako kalean. Aita berarengana joan zen eta esan zion izua pasatzeko:
- Niri, txikitan, maitagarri bat etorri zitzaidan eta kapa ikusezin bat eman zidan esanez, kapa hori ez zuela ezerk pasatzen ezta balak ere. Baina esan zidan nire alabak bost urte egiten zituenean berari emateko. Nahi al duzu?
- Bai -esan zion alabak eta aitak, berari jartzen ari balitz bezala egin zuen. Horrela, alabari izua pasa zitzaion.
Hurrengo egunean, Persiarra dendara joan zenean, dendan lapurreta egin ziotela ikusi zuen eta oso haserre jarri zen sarraila konpontzailearekin. Bere ustez, haren errua izan zen nahiz eta hori gezurra izan. Berak, aurreko egunean erositako pistola hartu zuen balekin batera eta sarraila konpontzailearen etxera joan zen.
Hara iristean, segituan ikusi zuen eta berarengana joan zen pistolarekin eta hasi zitzaion:
- Zure errua izan da! Zure erruagatik lapurtu didate!
- Lasai zaitez mesedez -esaten zion konpontzaileak.
Orduan, alabak ikusi zuen aita arriskuan eta korrika joan zen berarengana eta bere gainean jarri zen tiroen aurrean babesteko. Baina, momentu horretan, juxtu, Persarrak tiro egin zuen! Aita, negarrez geratu zen bertan, alaba hil zelakoan. Baina momentu horretan:
- Lasai aita, nik babesten zaitut. -esan zion alabak. Aitak alabaren bizkarrean ea tirorik bazuen begiratu zuen eta… ez zuen tiro markarik!!!! Korrika etxera sartu ziren biak.
Persiarra ere pozik geratu zen neska bizirik ikustean, bere jainkoak salbatu zuela pentsatzen zuen. Baina, gero ikusten da balen kaxan idatzita, “FOGEO BALAK”.

Niri asko gustatu zait batez ere zatitxo hau. Gainera, film honi 3 oscar eman zizkioten. Horien artean film onenari dagokiona.
Horretaz aparte, aurtengo Oscar sariak laster dira eta nik esango dizkizuet sarituak, merezi zutenak baina ez dutenak lortu nire ustez…
AUPA PENELOPE CRUZ!!!!!!! IRABAZI OSCAR BAT!!!!! (Ez dago politagorik munduan)


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/02/02/crash/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Crash”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Aupa Iñigo:

    Nik ez dut pelikula hori ikusi, baina kontatu duzunarekin ikusteko gogoa piztu zait.
    dena den, bukaeran esaten duzunarekin ez nago bat ere ados. Benetan pentsatzen duzu politagorik ez dagoela? Benetan pentsatzen duzu Oscar bat merezi duela?

    Larunbata, 2007ko otsailaren 3(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Magic, alde batetik, Oscar bat merezi duen ez dakit. Baino ondo egongo litzateke irabaziko balu eta bestetik, ez da munduko ederrena. Niri Elsa Pataki gustatzen zait oraingoz gehien. Baina agian oscarra banatzen dutenak hau irakurtzen dute eta Peneloperi ematen diote oscar bat.

    Larunbata, 2007ko otsailaren 3(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: