Extralurtarrak berriz ere
Asteartea, 2007ko urtarrilaren 30a
Atala: Albisteak
Gogoratzen zarete Gaintzan estralurtarrak izan zirela? Ba oraingoan ez dira Gaintzara joan, ez, jakintza Ikastolara baizik! Nik ikasten dudan lekura! Harrigarria izan da.
Ni, klasean nengoen lasai-lasai eta komunera joateko gogoa etorri zitzaidan. Irakasleari galdetu nion ea komunera joaterik neukan eta esan zidan baietz. Komunera joan nintzen eta egin beharrekoak egin eta gero… hara non ikusi nituen hiru tipo berde! Ni beldurrez jota nengoen esan zidatenean:
- Non dago IKT gela. Bertara joan nahi dugu -bere ahots arraro batekin noski, pelikuletan bezala- Guk ere blog bat dugu eta zuen berdina izatea nahi dugu. Eman teknologia guztia.
Ni harrituta geratu nintzen. Baina suertez ez nuen pentsatzeko ahalmena galdu eta leihotik salto eginda iritsiko zirela esan diet. Halaxe egin zuten eta lurrean aplastatu eta muki handi bat bezala geratu zen dena.
Pixka bat pentsatzen geratu nintzen eta gero jaki nuen zergatik nahi zuten IKT gela aurkitu. Bloga hobetu nahi zutenez eta IKTeroek sari garrantzitsu bat jaso dutenez, Sareko Argia saria, beraiei laguntza eskatzera joan nahiko zuten.
Azkenean pena pixka bat eman dit estralurtarrak hiltzea. A! Esan nahi dut IKTeroetan lan egiten duen bat nire irakaslea dela eta asko ikasten ari naizela blog horretatik.
||
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Iñigo
Magic-etaz harro zaudela ikusten da zure ipuina irakurtzerakoan. Ez dakit ba ote dakizun baina bera nire saskibaloiko entrenatzailea izan zen ere eta, ordutik hona, asko ikasi dut nik ere berarengandik. pentsatzen dut oso kontentu jarriko dela zure post hau irakurtzen duenean.
Eskerrik asko IKTero baten partetik.
Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 31(e)anmanu(e)k zera dio:
Kaixo Iñigo:
Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 31(e)anIKTeroetan ikusi eta irakurri dut jolausen iruzkiña eta berehala joan naiz zure blogera. Sekulako meritua daukezu/daukazue (magic) ere tartean sartzen dut. Segi horrela
Magic(e)k zera dio:
Aupa Iñigo:
Jolausen iruzkina irakurrita gauza bat aitortuko dizut: zuek blogari hobeak zaretela bera saskibaloiko jokalaria baino.
Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 31(e)anNolanahi ere, bai Jolausekin bai zurekin eta zure mailakideekin, oso gustura aritzen naiz lanean.
Administrator(e)k zera dio:
Eskerrak nik ematen dizkizuet zuei denoi asko ikasten ari naizelako zuekin eta oso ondo pasatzen dudalako gainera informatikan. Ia nire lagun guztiek berdina pentsatzen dute. Baina entzun dut DBH2n ez dagoela informatikako klaserik. Hori egia bada saia zaitezte ez kentzen horrelako klaserik.
Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 31(e)anEskerrikasko!
Magic(e)k zera dio:
Aupa berriro:
Arrazoia daukazu DBH2ari buruz esaten duzun horrekin. Zoritxarrez,ikasgai bezala ez da sartzen, baina horrek ez du esan nahi IKT baliabideak erabiltzen ezin daitezkeenik. Horretarako, aurten, erabat itxita utziko dugu cure ikastolako IKT curriculuma, hau da, maila bakoitzean landu behar dena. Izan ere, orain arte erabili duguna zaharkituta gelditu zaigu.
Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 31(e)anDena den, ikasle guztiok dakizue zuen eskakizunak egiteko foro ezberdinak dituzuela: gelako ordezkariak, tutorea, kordinatzailea, zuzendaritza, funtzionamendu batzordea… eta beraiekin edo bertan azal ditzakezue zuen kezkak, eskaerak, kexak…
aoiarbide(e)k zera dio:
Joe, Iñigo, orain ere ikterokoei pelota egiten, a ze nolako peloteroa eta lausengarria zaren. Broma zela!! Gainera nik ere idatzi diet.Ea sendatzen zaren.
Osteguna, 2007ko otsailaren 1(e)anKarim(e)k zera dio:
Joe,Iñigo,a ze burutapenak.Estralurtrar horiek tontosamarrak ziren,e.Ea nik ere ikt-roei buruz zerbait idazten dudan.Agur.
Asteazkena, 2007ko martxoaren 7(e)an