Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Elurra

Osteguna, 2007ko urtarrilaren 25a

Atala: Albisteak

Azkenean iritsi da elurra Ordizira!
Negu beroa izan da aurtengoa bai, hondartzara joateko modukoa. Esaten dute aurtengo beroa, berotegi efektuaren ondorioz sortu dela, baino nik orain ez dizuet naturako txapa sartu behar. Nire ustez norbaitek babarrun asko jan ondoren bota duen izugarrizko puzkarraren ondorioz eduki dugu horrelako beroa.
Baina azkenean iritsi da horrenbeste itxaroten genuen elurra! Izugarrizko jolas pila egin genuen elurretan: elurrezko panpinak egin, elurrezko piloten gerra egin, iraksleei ia-ia eman elurrarekin.
Irkasleei botatzean esaten ziguten:
- Suspentxo! Eta DBH2-n ere bai!
Baina gero, lehengoan erekutsi nizuen teknika egin genien irakasleei eta bikain bat jarriko zigutela esan ziguten. Esan nizuen teknika hori izugarria dela. Baina hau ez da guztia. Urrutitik, kotseei jotzea ere joaten ginen nahiz eta ia ez da bati jo.
Txarrena da ez duela elurra 50cm-etaraino iritsi eta ikastolara etorri behar izan dugu. Behintzat oraindik elurra badago eta gaur ere asko jolastuko dugu.
Kontuz ordizitik pasatzen bazarete elur bola bat jaso dezakezue!


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2007/01/25/elurra/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Elurra”

»
  1. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Zoritxarrez nik hori dena galdu egin dut.

    Nire etxean 60-70 cmko elur geruza daukat eta ezin dut etxetik irten. Horregatik egun hauetan ikastolara joan gabe gelditu behar izan dut.
    Badakizue, elurra nahi baduzue, nire etxera etorri eta ez zarete aspertuko.

    Osteguna, 2007ko urtarrilaren 25(e)an
  2. Gravatar Image

    Patrizia(e)k zera dio:

    Sentitzen dut zuregatik baino ezin dut ezer egin laguntzeko. Nire ustez etxeko atea ireki eta elurra kentzen hasi beharko zenuke eta LEHEN BAILEN!!!!!!!! Izan ere elurra dagoeneko kentzen hasi da eta ezertxo ere gabe gertatu behar zara.

    Osteguna, 2007ko urtarrilaren 25(e)an

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: