Urtarrileko aldapa
Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12a
Atala: Ipuinak
Urteberrion denoi!
Dagoeneko 2007 dugu eta 2006 atzean utzi dugu. Urteberria ospatzeko jango zenituzten mahatsak ezta? Nik jan nituen eta gero, parranda ugari egin genuen.
Gainera, hortik bost egunetara… Erregeak etorri ziren! Izugarrizko opari pila ekarri zizkidaten eta Errealari ere bai, irabazi egin bait zuen nahiz eta Osasunak hobeto jokatu. Baina, hori dena pasa eta gero aldapa gogor bat iritsi zaigu: Urtarrileko aldapa.
Gabonetan diru ugari gastatu dugunez, orain gehiago aurreztu beharra dugu eta gainera eskolara (edo lanera) joan beharra daukagu. Honi deitzen zaio Urtarrileko aldapa.
Nire amonak esan zidan, lehengoan elizara joan zela. Bertan zeudela, dirua jasotzeko garaia iritsi zen eta monagiloak galdetu zion apaizari:
- Apaiz jauna. Norentzako eskatuko dut dirua?
- Esan ezazu “San Antonion argintzako” dela dirua -esan zion apaizak.
Hala ba, joan omen zan monagiloa diru eske esanez “San Antonion argintzako, San Antonion argintzako” eta nire amonaren ondoa iritsi zenean esan omen zion gizon batek monagiloi:
- Aizu! Esan iezaiozu Santu horri, gauez lo egiteko eta egunez lana egiteko. Horrela ez du argi beharrik izango.
Amona Ines parrezka hasi omen zan.

Beno hauxe da kontatu behar nizuena. Urte ona pasa dezazuela!
||
patrizio(e)k zera dio:
Bai arrazoia duzu. Aldatu dut eta horrela hobeto gelditzen da. Nik ere jaitsita dut. Gainera atzo bloga konpontzen egon nintzen eta index, Azken mezuak, azken iruzkinak, irakurrienak… berriz jarri beharra izan nuen. Zuek ere irabazi Antiguokon kontra. Igual ematen dit denbora. Ah eta erregeek nola ekarri dizute oparirik hain gaizki portatu ondoren! Tenisean irabazi in deu.
Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)anMagic(e)k zera dio:
Ummm!!! Patrizia eta Patrizio. Bikote ederra zuena…
Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)an