Abenduak 28 pasa da eta broma ugari egin ditugu
Igandea, 2006ko abenduaren 31a
Atala: Albisteak
Duela hiru egun izan zen abenduak 28 eta denok dakigun bezala, egun hau inuxente eguna da.
Egun honetan kristautasunak dioenez, Erodes izeneko errege maltzur batek, Jesusen jaiotzaren berri izan zuen. Bi urtetik beherako Belengo ume guztiak hiltzeko esan zuen, horrela Jesus ere hilko zelakoan baina berak dagoeneko ihes egin zuen Nazaretera.
Belenen hil ziren ume guztien oroimenez ospatzen da egun hau eta pobreentzako dirua jasotzen da. Baina goazen harira. Egun honetan ere, beste gauza polit bat egiten da: broma ugari! Nik egin nion bat nire aitari eta amua bete-betean irentsi zuen. Hau izan zen broma:
Nik nire izebaren telefono mugikorra hartu nuen eta nire aitari deitu nion. Aitak hartu zuenean, nik esan nion ertzain bat nintzela eta lapurretan harrapatu zutela. Berak esan zuen: NIRI! Azkenik nik esan nion nor nintzen eta parra egin zuen. Ona ezta?
Baina ni ez naiz egun hontan bromak egiten dituen bakarra. Badirudi egunkari batean, Urumea ibaiaren irudi bat jarri dutela baina bertan bale batekin eta albistea eman dute Urumea ibaian bale bat sartu dela esanez. Foto montaje bat izan da.
Zuek ere egingo zenituzten bromak ezta?
Baina gaur ere beste gauza bat esan behar dizuet. Urteko azken eguna dela eta hamabi mahats jan behar ditugula. Gainera, Ordizian San Silbestre korrika froga ospatzen da eta jende ugari aterako dela espero dugu. Aio!
||
Magic(e)k zera dio:
Te …odes como dijo Herodes.
Zuzendu hori eta San Silbestre lasterketa irabaztera irten. Hori lortzea benetako inozentada bailitzateke.
Igandea, 2006ko abenduaren 31(e)an