Gazteleraz ez zekiena
Asteartea, 2006ko abenduaren 19a
Atala: Ipuinak
Bazen behin Pello izeneko pertsona bat. Bera egunero bezala, gosaldu eta baratzera joaten zen astoarekin.
Baina egun batean, etxera bueltan zihoala, astoa hil egin zitzaion. Orduan, berria behar zuela pentsatu zuen eta azokara joan zen ea asto eder bat aurkitzen zuen.
Eguberriak zirenez, jende ugari zegoen azokan. Saltzaileak iruzur egiten ere saiatzen ziren:
- Merke merke dena! Gainera, bat erosi eta bi ordaintzen dituzu -ez dut uste jende askok erosiko zuenik denda hortan.
Horrela, Pello, astoak ikustera joan zen. Ikusten ari zela, asto eder bat ikusi zuen baina pixkat segitu zuen ea beste hoberik ikusten zuen. Aurrerago joan zenean, hara non ikusi zuen beste astoaren berdin-berdin bat eta saltzailearengana joan zen ea anaiak ziren galdetzera.
Baina saltzailea, erdalduna zen, ez zekien euskaraz eta Pellok ez zekien hain ondo gaztelaniaz. Pixkabat geratu zen galdetzeko eraren bat pentsatzen eta halako batean esan zion:
- Señor.
- Si, digame.
- Perdone, este burro, es aquél?
Saltzaileak haserre esan zion:
- No, este burro es este, y aquél es aquél! Ahora vayase que tengo trabajo.
Azkenean, Pello, astorik gabe geratu zen gixajoa. Orduan badakizue zer egin. Hurrengoan bidali emaztea erosketak egitera, hobeto egiten dituzte eta.
||
Magic(e)k zera dio:
Joer, a ze proposamena zurea!!!
Emazterik ba al duzu? Ez badaukazu, zer egin beharko duzu, erosketarik egin gabe bizi?
Ez dakit zein den astorik ederrena edo handiena, istorio honetako protagonistak edo istorioa kontatu duena. Nire iritziz, idatzi duenari belarriak begiratu beharko dizkiogu, nire susmoak baititut.
Asteartea, 2006ko abenduaren 19(e)anEgiaztatu bitartean, ez naiz lasai geldituko.
Administrator(e)k zera dio:
Oso proposamen ona da hau, bakarrik arazo bat dago. Ez dutenek ezin dutela erabili truko hau. Horientzako, beste era bat dago: beraiek erosketak egitea joatea. Nik ez dut emazterik baina ama eta aita bai, batzuetan laguntzen diet baina askotan ez eta ahaztu gabe, oso belarri politak ditut.
Osteguna, 2006ko abenduaren 21(e)anMagic(e)k zera dio:
Belarri oso politak izango dituzu, baina, badaezpada ere, jarri berri duzun argazki horretan txano batez esatli dituzu.
Larunbata, 2006ko abenduaren 23(e)anNire susmoarekin jarraitzen dut.
Administrator(e)k zera dio:
Aizu magic, nik ez ditut belarriak gorroarekin “esatlitzen”, nik estali egiten ditut eta ez zuk esaten duzunagatik. Nik oso belarri delikatuak ditut eta jendek esaten ditun tontakerietatik babesteko estaltzen ditut.
Larunbata, 2006ko abenduaren 23(e)anMagic(e)k zera dio:
Arrazoia daukazu, “esatli” dituzun belarriak oso delikatuak dira, batez ere, informatikako irakasle gaizto horrek tira egin zizunetik.;-)
Igandea, 2006ko abenduaren 31(e)an