Bizitza zoragarria da
Ostirala, 2006ko abenduaren 8a
Atala: Asmakizunak
Lehengoan pelikula bat ikusten egon nintzen, “Bizitza zoragarria da” pelikula. Film hau, Roberto Benignik egin zuen. Oso barregarria da pelikula baina baita tristea aldi berean eta nire ustez oso polita da. Guiodok, protagonistak, izugarrizko esfuerzua egiten du gerran dauden bitartean bere semeak ezer suma ez dezan, gainera hori gutxi izango balitz, konzentrazio kanpo batean daude.
Hori guztia baino lehenago, hotel batean lana egiten zuen eta nik bertan azaltzen diren bi asmakizun kontatu behar dizkizuet. Oso zailak dira biak eta kostatuko zaizue asmatzea.
Hauexek dira:
1- Handiagoa banaiz, gutxigo ikusiko nauzu.
2- Nire izena esaten baduzu, desagertu egingo naiz.
Ez dituzuenez asmatuko hemendik pixkabatera iruzkinetan erantzunak jarriko ditut.
||
Magic(e)k zera dio:
IluntasunaIsiltasuna
Ostirala, 2006ko abenduaren 8(e)anMagic(e)k zera dio:
1. Iluntasuna
Ostirala, 2006ko abenduaren 8(e)an2. Isiltasuna
Administrator(e)k zera dio:
Oso ondo biak asmatu dituzu, baino, behin erantzutea nahikoa zan.
Igandea, 2006ko abenduaren 10(e)ankbenmiloud(e)k zera dio:
oso ona nik ezta ez det asmau baino guaindio ez det arrapatzen
Osteguna, 2006ko abenduaren 14(e)an