Errekor berria
Osteguna, 2006ko azaroaren 23a
Atala: Albisteak
Orain dela gutxi enteratu naiz albiste batetaz:
Errekor gines berri bat hautsi dute. Munduko purorik handiena egin dute. Erretzea debekatu duten arren oraindik jendeak horrelako gauzak egiteko animoarekin jarraitzen du. Puroak, 30 metro ditu eta nik orain galdetzen dut: nork erre behar du horrelako puro bat? Ez dute erreko bi egunetan beste pertsona batek egin zuen bezela! Izan ere, egun batean, tipo batek 2 metroko puroa egin zuen eta bi egunetan erre zuen.
Atzo berarekin egon ginen, bi egunetan puroa erre zuenarekin, eta esan digu “pikatuta” dagoela eta 40 metroko puro bat egin behar duela, gero 40 egunetan erretzeko. Esan digunez, 50kg tabako eskatu ditu eta hemendik hilabetera hasiko da egiten puroa. Gainera begira zer esan digun:
- Esaiozue beste horri, bere puroa ipurditik sartzeko. Nik handiagoa egin behar dudala.
Beste pertsona “pikatuko” al da gure lagun hau bezala? Hori, hurrengo batean ikusi beharko degu. A! Eta ez erre!
||
jon murillo(e)k zera dio:
Oso ondo dago horrelako albisteak jartzea.Segi horrela ondo zoaz eta.
Osteguna, 2007ko urtarrilaren 4(e)anAupa karimtxo(e)k zera dio:
interesgarria da egin duzun idatzia segi horrela
Igandea, 2007ko urtarrilaren 14(e)an