Apostuak beti irabazten zituena
Asteazkena, 2006ko azaroaren 22a
Atala: Ipuinak
Bazen behin, Anttoni izeneko neska bat. Oso azkarra zen (bihurria ere bai noski) eta egiten zituen apustu guztiak irabazten zituen. Ezaguna zen bere herrian fama harengatik.
Goiz batean, esnautakoan, kalera atera eta bankura joan zen. Bertan, kutxako zuzendariarengana joan eta esan zion:
- Kaixo Joxe jauna.
- Egunon Anttoni. Zertara zatoz?
- Apustu bat egin nahi dizut.
- Ez dakit. Apustu guztiak irabazten dituzu eta.
- Hauxe da apustua: milioi bat euro, zure potroak karratuak direla.
- Zer????? Ziria jo nahian? -esan zion harrituta.
- Ez, ez. Ez naiz gezurretan ari.
- Ongi da. Baina galdu duzu! Milioi bat euro irabazi behar ditut! Zein ondo!
- Oraindik ez dituzu irabazi. Bihar ikusiko dugu. Baina bakoitzak, lekuko bat ekarri beharko du.
- Ongi da.
Hurrengo egunean han etorri ziren biak bakoitzak lekuko bat zuelarik. Anttoni bere lagunarekin etorri zen eta Mikel izena zuen. Zuzendaria bere langile batekin etorri zen:
- Beno ba, goazen harira. -esan zuen zuzendariak oso pozik. Milioi bat euro irabazi behar zituen eta. Horrela, zuzendariak galtzak eta galtzontziloak jaitsi zituen eta:
- A bai, arrazoi zenuen. Ez dira karratuak. -esan zuen Anttonik.
- Ikusten? Arrazoi nuen nik! Azkenean apostu bat galdu duzu! Bota milioia!
- Bai. Baino nik aurretik nire lagunarekin, bi milioi apustu egin dut zuk potroak erakutsiko zenizkidala.
A zer nolako aurpegia jarri zuen zuzendariak.
||
Magic(e)k zera dio:
Earra benetan!!!
Egin ezak froga ikastolako zuzendariarekin ea funtzionatzen duen.
Zorionak, txo. Geroz eta aberatsagoak eta biziagoak dituk hire mezuak.
Eutsi goiari!!!
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anMagic(e)k zera dio:
Apostuaz ari garela aprobetxatuz, nik bat botako diat:
Ezetz ostegunerako alboko menuan azken iruzkinen zerrenda jarrita.
Lortzen baduk, piruleta sorta bat emango diat eta lortu ezean, hik niri tarta zatitxo bat.
Asteartea, 2006ko azaroaren 28(e)anAdos?
ijauregi(e)k zera dio:
Ados apostua egiten dizut
Osteguna, 2006ko azaroaren 30(e)an(munduko tipoik guapona): MIKEL AIESTARAN(e)k zera dio:
Oso ona da txistea eta linikin in dezun apostue ere. Gero esan zeinek irabazi duen. Zorte on!!!!!!!
Asteartea, 2006ko abenduaren 12(e)an