Badator abenduak 28
Asteartea, 2006ko azaroaren 21a
Atala: Azalpena
Gaur oso triste nago. Izan ere lurrikara bat gertatu da Ordizian. Ni bakarrik irten naiz bizirik eta… eeee! Sinistu egin dezue ezta? Entrenatzen ari naiz laster nire egun maiteenetakoa iritsiko delako. Abenduak 28! Inuxente eguna. Egun hontan jakingo duzuenez bromak egiten dira. Horregatik ari naiz entrenatzen eta zuek ere entrenatzen hasi beharko dezue. Bota ideiak iruzkinak hemen eta ez ahaztu, bihurriak izan!
||
beñat(e)k zera dio:
Esta patricio
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anMagic(e)k zera dio:
Zer da, esta patricio?
Beñati ipurdiko bat eman beharko diot iruzkin tontoak egiteagatik.
Nik proposamen bat luzatu nahi dizut, ea zer iruditzen zaizun:
Ezagutzen duzu Ordiziako Gozotegirik hoberena? Unanue Gozotegia da, zalantzarik gabe. Bada, egun horretan, bere obradorean sartu eta boilo eta tarta guztietara gatza bota azukrearen partez. Ikusiko duzu ze aurpegiak jarriko dituzte gozotegiko jabeek eta euren bezeroek.
Ez didazu esango ideia txarra denik, ezta?
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Nik beste bat ere badakit “Magic”:
Astelehena, 2006ko abenduaren 4(e)anJakintzako IKT gelara joan eta bertan suaren alarma sakatu. Ura erortzen denean ea nolako aurpegia jartzen duten irakasleek.
Magic(e)k zera dio:
Joer, non bizi zara? Amerikan, ala?
Hasteko, alarma punta-puntakoa daukagu eta ez da hain erraza abiaraztea. Ikusita daukazu “Ezinezko misioa”? Antzeko zer edo zer egin ezean, nekez lortuko duzu.
Ostirala, 2006ko abenduaren 8(e)anBukatzeko, isurtzen den likidoa ez da ura. Likido berezia eta oso garestia da. Aparagailu elektronikoak ez ditu hondatzen eta sua amtatzen du ziztu bizian.
Beraz, beste zer edo zer pentsatu beharko duzu. Nik jarraitzen dut pentsatzen pastelerikoa hobea dela.