Eskakizuna
Astelehena, 2006ko azaroaren 20a
Atala: Eskakizunak
Atzo, elizara joan nintzen. Zenbat denbora izango zen ez nitzela joan. Zuek ez dakit zer pentsatuko duzuen baino niretzat, eta ez gaizki hartu, aspergarria da, oso. Beti berdina esaten digute: asko errezatu, txintxoak izan, berriz ere etorri elizara… Eta gainera beti ixil-ixilik egoten gara apaizari entzuten. Txintxoak izatearen oso ondo dago, eta ondo portatzearena… ( noski, beti bihurrikeria batzuekin) baina elizara joateko esaten digutenean nik zigortzat hartzen dut, aspergarria delako.
Horregatik eskatu nahi diot elizari ea antolatzen dituen elizkizun alaiagoak: abesti politagoekin, gure parte hartze handiagoarekin…
Adibidez Estatu Batuetan beltzek izaten dituzten meza ospakizunak oso politak izaten dira, batez ere abestiengatik. Ni horrelako elizkizunekin oso gustura joango nintzateke igandero elizara.
Espero dut elizakoek hau irakurtzen badute ahal dutena egitea. Gainera, beraientzako ere hobea izango da, jende gehiago joango baita.

Hauek dira abeslari batzuk beltzen elizkizunetakoak.
||
Magic(e)k zera dio:
Aupa Iñigo:
Egia esan, ez nuen uste horren elizkoia zinenik. Ni ere ez naiz elizara joaten den horietako bat, baina New York-en izan nintzenean, Harlem-eko eliza batean sartu eta zuk aipatzen duzun meza horietako batean izan nintzen. Etzazu pentsa hemengoak baino dibertigarriagoak direnik. Bukaezinak dira. Ni ordubetez izan nintzen (sartu nintzenerako hasita zegoen) eta oraindik jendea sartu eta irteten zen. Hark jai baten itxura zuen. jendea txaloka, karraxika…. erotuta daude, pentsatzen nuen nere artean.
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anOkerrena, horietako batek mikrofonoa hartuta niregana etorri eta mikrofonoa eman zidanean. A ze lotsa!!! Nire ingeles xelebrearekin lauzpabost hitz bota eta denak txaloka hasi ziren. Hori bai egoera barregarria. Eskerrak zuek ez zenutela ikusi.
God bless America!!!
Administrator(e)k zera dio:
Kaixo Magic:
Ostirala, 2006ko abenduaren 8(e)anBa niri asko gustatzen zaizkit bertako abestiak eta umorea. Erotuta daudela esango dezu baino askoz nahiago det horrelako elizkizunak izan, guk ditugunak baino, aspergarriak dira. Eta bukaezinak direla ere esaten dezu. Ba gauza bat esango dizut:
Ez dakizu zer musika zoragarria den hori! Zuk ez dakizu Magic, ulertzen det.