Guardia zibile
Asteazkena, 2006ko irailaren 20a
Atala: Txisteak
“Guardia zibileko motorista batek, abiadura handian doan auto bat gelditzen du:
GZ: Egunon. Konturatu al zara 180 kilometro orduko abiaduran zindoazela?
MM: Sentitzen dut, baina erabat mozkortuta nago eta ez naiz seinaleetan fijatzen.
GZ: Utziko zenidake zure gida-baimena ikusten?
MM: Ezingo da izan, bi amona harrapatzeagatik kendu zidaten aurreko astean karneta.
GZ: Kotxeko paperak?
MM: Ez da nirea, oraintxe bertan lapurtu dut.
GZ: Begiratu guanteran, agian hor egongo da.
MM: Ezinezkoa, pistola uztean bestela ikusiko nituen.
GZ: Ze pistola?
MM: Onbre, maleteroan daramadan neskatoa hiltzeko erabili dudan pistola.
Guardia zibila, beldurturik, motorrera itzuli eta, irratiaren bidez, laguntza eskatzen du. Segituan, guardia zibileko auto batzuk agertzen dira eta gaizkilea inguratzen dute. Komandantea gidariarengana urbiltzen da:
GZ: Egunon. Zure gida-baimena mesedez?
MM: Ementxe daukazu.
GZ: Kotxearen paperak?
MM: Noski baietz, tori.
GZ: Orain kontu handiz… ireki al dezakezu guantera?
MM: Noski (guantera ireki eta utsik ikusten da).
GZ: Orain ireki iezadazu maleteroa.
MM: Gusto askorekin gainera (Gidariak maleteroa ireki eta nola ez, utsik aurkitzen dute?.
GZ: Barkatu, baina ez dut ezertxo ere ulertzen: Urgentemente etorri gara, esan digutelako, zu mozkorra zeundela, karnetik gabe gidatzen zindoazela, autoa lapurtua eta paperik gabea zela, guanteran pistola bat zenuela, hilotz bat maleteroan…
MM: (Guardia zibila moztuz) Ezaidazu geihago esan!! Seguro nago esan dizutela aiadura haindiegian gidatzen nindoala. Baietz!!”

Txiste hau Irati nire lagunak korreora bidali dit. Txisteren bat baduzue bidali “ijauregi@gmail.com” helbidera.
||