Irakasle asmatzailea
Osteguna, 2006ko maiatzaren 4a
Atala: Txisteak
Denak ikastolan daude eta andereñoak esaten die:
-Ea, orain nire gorputz atal batean fijatuko zarete eta ondoren galdetzen dudanean zertan fijatu zeraten, erantzun eta handitan zer izango zareten esango dizuet.
Minutu bat pasa ondoren:
-Ea Maria, zu zertan fijatu zara?
-Zure ilean.
-Orduan ile apaintzailea izango zara. Eta zu, Ander?
-Zure begietan.
-Orduan optikoa izango zara. Eta zu, Enara?
-Zure hortzetan.
-Orduan dentista izango zara. Eta gure Pello, zertan?
-Ni badakit zer izango naizen. Esnezalea.
||