Iñigo Jauregik (munduko tiporik guapoenak) zuek ondo pasatzeko sortu duen bloga. Osoa irakurri

Asteko txistea

Bazen behin baserritar bat egun batean akuariora joatea pentsatu zuena eta hara iritsi zenean... Jarraitu irakurtzen

Ziria sartzen

Ostirala, 2006ko martxoaren 10a

Atala: Txisteak

Ba dau Beasaingo bat paseatzen eta artzai bat ikusten do:
-Nik honei, zirie sartu behar diot-esaten do bere baitan. Juten da eta tema irekitzeko hitzegiten hasten zaio:
-Kaixo, ardi hauek zenbat lasto jaten dute egunen? Jakin badaike.
-Zeinek, txurik edo beltzak?-artzaiak
-Txurik.
-Ba, bi kilo.
-Eta beltzak?
-Beltzak ebai, beltzak ebai.
-A, eta ardi hauek zenbat esne ematen dute?
-Zeinek txurik edo beltzak?
-Txurik.
-Ba txurik, bost litro.
-Eta beltzak?
-Beltzak ebai, beltzak ebai.
-A, eta ardi hauek, zenbat denbora edukitzen dituzu larren?
-Zein txurik edo beltzak?
-Txurik.
-Zortzi ordu.
-Eta beltzak?
-Beltzak ebai, beltzak ebai.
-Aizu-dagoeneko pixkabat haserreturik-eta zuk zergatik galdetzen diazu beti txurik edo beltzak gero beti berdine erantzuten badiazu?
-Eske txurik nerek die.
-Eta beltzak?
-Beltzak ebai, beltzak ebai.


URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://iratij.blogsome.com/2006/03/10/ziria-sartzen/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Ziria sartzen”

»

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: