Josetxo Imaz memoriala eta Gaintzako igoera
Igandea, 2008ko irailaren 28a
Atala: Albisteak
Gaur goizean, VIIIgarren Josetxo Imaz memoriala ospatu da Ordizian. Lehenengo, kadeten proba izan da.
Nik parte hartu dut. 1200m korritu behar izan ditugu korrika. Lasterketan, irabazlea Asier Intxausti izan da, bigarren Jon Aranguren Azpeitiarra geratu da eta hirugarren ni geratu naiz. Oso lasterketa polita izan da. Ondoren Alexander Oiarbide, Xabier Lopez, Iñigo Etxarri, Jon Amilibia… geratu dira.
Eta nesketan berriz, ez naiz ondo enteratu baino uste dut Sara Intxausti eta Tolosako neska bat batera iritsi direla.
Ondoren, beste txikien lasterketak izan denak oso lasterketa azkarrak.
Haundien lasterketari buruz ez dakit ezer, izan ere, nire lasterketa amaitu ndoren bizikleta hartu eta Gaintzako 25garren igoerara joan naiz. Karrera hau ere oso polita izan da. Grupo bat sortu da aurrean eta ondoren bat eskapatu egin da eta horrek irabazi du bakar-bakarrik. Gainera, aurten errekora obetu egin du txirrindulari horrek.
Ni, umeen sailkapenean 5garren geratu naiz. Azkenean leher eginda iritsi naiz etxera baina eguna ezin hobeto pasa dut eta errepikatzeko gogoa etorri zait. Izango dut denbora izan ere korrikako denboraldia oraintxe asten da. Informatuko zaituztet.
|